Pribatutasun politika

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea

“Euskal Herriko Bilgune Feminista” Emakumeon Elkartea

Helburuak

Berdintasunean oinarritutako gizartea bultzatzea eta emakumeen bizi baldintzak hobetzea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea;jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; gure zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak eta komertzialak bidaltzea

Legitimizazioa

Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak)

Eskubideak

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Gudari Etorbidea, z/g, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa) telefonoz; 647350272, edo email bitartez info@bilgunefeminista.eus

Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikora (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web edo paper formulario edo webgune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G95203774 I.F.Z. duen “Euskal Herriko Bilgune Feminista” Emakumeon Elkartearen (aurrerantzean “Bilgune Feminista”, “Elkartea” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.

2.Legitimizazio Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emadako baimena (kontaktu formulariorako adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure webgunean nabigatzea adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.

Bilgune Feministak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

3. Datu pertsonalak biltzea

Bilgune Feministak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea:

  • Bidelagun Feminista edo Harpidedun Feminista

    Bidelagun Feminista edo Harpidedun Feminista izateko eskaria egin baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Bilgune Feministak tratatuko dituela. Tratamendu hauen helburuak honako hauek dira: Bilgune Feministaren bazkide (Bidelagun edo Harpidedun) gisa duzun harremana kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; zurekin harremanetan jartzea edozein baliabide erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak, …); elkarteak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta Bilgune Feministaren jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta Bilgune Feministari legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Eskari hau egiteak Bilgune Feministari zure datu hauek kudeatzeko bereriazko baimena ematea dakar.

  • Kontari buletina

    Kontari buletina bidaltzeko izena emateko formularioa bete baduzu, Elkarteak jakinarazten dizu ematen dituzun datuak Bilgune Feministak tratatuko dituela erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzua modu egoki batean emateko eta Bilgune Feministari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Interesdunak dagokion inprimakia bete eta bidaltzean eta Pribatutasun Politika onartzen duenean Bilgune Feministari bere datu hauek kudeatzeko baimena ematen dio.

    Erabiltzaileak zerbitzu honen baja ematea eskatu ahal izango du info@bilgunefeminista.eus helbide elektroniko bitartez eskaria eginez edo Tratamenduaren Erantzuleak eskuragarrik jarritako beste edozein baliabidearen bitartez. Hala nola, buletinaren behekaldean azaltzen den “Baja eman” edo “Unsubscribe” esteka sakatuz.

  • Ekitaldietan parte hartzeko

    Bilgune Feministak antolatutako ekitaldietan izena eman baduzu, jakinarazten dizu ematen dituzun datuak Bilgune Feministak tratatuko dituela interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko eta Bilgune Feministari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Interesdunak izena ematean Bilgune Feministari bere datu hauek kudeatzeko bereriazko baimena ematen dio.

  • Denda

    Elkartearen webgunean “Denda” atalean dauden artikuluak erosteko eskaria egin baduzu, Elkarteak jakinarazten dizu ematen dituzun datuak Bilgune Feministak tratatuko dituela interesdunarekin harremanetan jartzeko, harreman komertzialak kudeatzeko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko eta Bilgune Feministari legez dagozkion funtzio guztiak aurrera eramateko. Interesdunak “Denda” atalean dagoen artikulu bat erosteko eskaera egiteak esan nahi du Bilgune Feministari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen diola.

  • Curriculumak

    Posta arrunta, posta elektroniko edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen baduzu, Bilgune Feministari bereriazko baimena ematen diozu zure datuak “Administrazioa” izena duen datuen tratamedu sisteman gordetzeko. Zure datuak Bilgune Feministak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Bilgune Feministak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Bilgune Feministak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Bilgune Feministak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

4. Adin txikikoen datuen bilketa

Tratamenduaren Erantzulearen zerbitzuak ez daude adin txikikoei zuzenduta. Gure zerbitzuetako bat, zehazki, adin txikikoei zuzenduta egonez gero, Bilgune Feministak guraso edo tutore legalen adostasuna eskatuko du, datu pertsonalen bilketa eta, bere kasuan, datuen tratamendurako.

5. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Bilgune Feministak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Bilgune Feministarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Bilgune Feministaren menpe.

6. Bilgune Feministaren presentzia Sare Sozialetan

Bilgune Feministak Sare Sozialetan profilak ditu, Elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Bilgune Feministaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio Elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak Bilgune Feminista sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko erabil daitezke, Elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta merkataritza komunikazioak bidaltzeko, lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko, erabiltzaileak Bilgune Feministari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Bilgune Feministaren presentzia sare sozialetan kudeatzeko.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Bilgune Feministaren sare sozialen bidez argitaratzen diren informazioak eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailea izango da bere argitalpenek indarrean dagoen legeria, dagokion sare sozialak ezarritako erabilera arauak eta pribatutasun politikak eta Bilgune Feministarenak errespetatzearen erantzule bakarra. Azken horrek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Bilgune Feministak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Bilgune Feministak Facebook, Twitter, Instagram, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Bilgune Feministak beretzat gordetzen du bide honen bidez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Bilgune Feministak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Bilgune Feministak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

7. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Gudari Etorbidea, z/g, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), telefonoa: 647350272edo, bestela, info@bilgunefeminista.eushelbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

8. Segurtasun-neurriak

Bilgune Feministak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Bilgune Feministaren erantzukizunpekoak.

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sabidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 647350272 telefono zenbakia edo info@bilgunefeminista.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

9. Indarraldia

Bilgune Feministak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bilgune Feministak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bilgune Feministak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

10. Jurisdikzioa

Bilgune Feminista eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Bilgune Feminista eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bilgune Feministak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.