Liburuxka hau, emakume* bezala bizi baldintza duinagoak eskuratzeko tresna izatea du helburu. Gaur egun oraindik ere indarkeria sexistak duen dimentsio kezkagarria ikusita, ezinbesteko deritzogu emakumeonganako indarkeriari guk geuk erantzun bat emateari, eta ez nolanahikoa gainera! Emakumeon erantzunak arazoak adinakoa izan behar du. Ezinbestean, feminista behar du izan, hau izango baita emakumeon zapalkuntza ikusarazi, eta errotik erauztea ahalbidetuko digun jarrera politiko bakarra; norbanakoan zein kolektiboan landu beharrekoa.
Gure asmoa, euskarri bakar batean, eta modu ordenatuan, autodefentsa feminista ulertzeko eta garatzeko euskarazko tresna bat eskaintzea da, emakumeok subjektu feminista bilakatzeko prozesuan lagungarri izan dadin.
Guri transmititutakoa eta bidean ikasitakoa milaka emakumeren lanari eta jardunari zor diogu eta, guk ere, jaso dugun bezala, zabalpen horretan ekarpena egiteko ardura sentitu dugulako hartu dugu tresna hau euskaraz osatzeko konpromisoa.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.