Indar bat dabil hor, feminismoak egiten gaitu herri!

2016-12-26

Asanblada nazionaleko eguneko agerraldiaren making off-a

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte beteko ditu laster. Eta ospatzeaz gain, urteurren honetan, ditugun erronkekin lanean jarraitzeko aukera izango dugu. 3 erronka nagusi ditugu: Euskal Herriaren burujabetza feministaren inguruko eztabaida soziala sustatzea; ongi bizitzearen kontzeptualizazioan eta praktikan sakontzea, pobrezia eta prekarietate neurriei aurre egiteko ekinbideak bazter utzi gabe; eta burujabetza feminista erdiesteko lidergo feminista indartsu bat ehuntzea.

ETIKETAK