HAU EZ DA GURE BAKEA DOSSIERRA

2018-02-22

 

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu 2017an. Urteurrena ospatzearekin batera, Euskal Herriaren burujabetza feministarantz eramango gaituen bidean sakontzeko eta aurrerapausoak emateko baliatuko dugu urtea. EHBFren proiektu politikoan ditugun ildo eta erronka ezberdinei helduko diegu egingo ditugun ekimen anitzekin.

Ildo horietako bat da gatazka politiko armatuaren konponbidean – hau da, memoria, justizia eta erreparazioa- feminismotik eragitea. Izan ere, euskal gatazka politiko-armatuaz ezagutzen dugun irakurketa partziala eta androzentrikoa izan da eta ezinbestekoa da memoria, justizia eta erreparazio integrala lortzeko historiaren eta gertatu denaren gaineko irakurketa feminista egitea. Nola eragin du gatazka politiko-armatuak emakumeon bizitzetan? Zein da jokatu dugun papera? Nola tratatu gaituzte? Zein da gatazkaren erresoluzioan eta bakearen eraikuntzan egin nahi dugun ekarpena?

Galdera horien inguruan hausnartu genuen Emagin Elkarteak 2016an Iruñean eta Bilbon antolatutako Eskola Feministetan. Dossier honen lehenengo ataleanbertan entzundako hitz-hartzeen laburpena eta ondorengo ariketa kolektibo eta parte hartzailetatik atera genituen ondorioak topatuko dituzue. Gure kontakizuna eraikitzen jarraitzeko harri sendoa jarri genuen bertan.

Bestalde, bake eta normalizazio prozesu batean gaudela dioten bitartean, indarkeria matxistak ez du etenik. Gatazka politiko bakarra al dago herri honetan? Erailketa guztiek pisu berdina dute? Hau al da gure bakea? Indarkerien arteko hierarkizazioz hausnartzeko aukera izan genuen ere Eskola Feministetan. Horren inguruan, bereziki aberasgarria izan da Emagunetik Euskal Herriko esparru ezberdinetako emakumeek osatu duten dokumentua, dosier honetako bigarren testua horixe litzateke, alegia. Aldi berean, Euskal Herriko Bilgune Feministatik “Hau ez da gure bakea” leloa erabili genuen 2016ko ikasturtean zehar emakumeok eta gorputz ez normatibook bakean bizi ez garela salatzeko.

Horrez gain, 2017an, gatazka politiko-armatuaren ondorioetako batean zentratzea erabaki dugu: emakume presoak eta kartzela, hain zuen ere. 15. urteurrenaren baitan, emakumeon espetxe martxa feminista antolatu dugu. Valladolideko espetxera goazen arren, ekimenaren helburu nagusia emakume preso politiko guztiei gure elkartasuna helaraztea eta aliantzak estutzea da, eta aldi berean, dispertsio politika salatzea eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea exijitzea. Honekin batera, gaia ikuspegi feminista batetik landu nahi dugu: emakume presoek bizi dituzten zapalkuntza anitzak salatu eta espetxeen izaera eskola feministen laburpena eta ondorioak patriarkala jo puntuan jarri; espetxeratzeak suposatzen dituen zaintza lanak, nagusiki emakumeon bizkar gainean egon direnak eta daudenak aitortu; eta zigor-sistemaren inguruko gogoeta feminista bultzatzea.

Eduki horietan sakontzeko kaleratu ditugun bideo-pilulez gain , dosier honetako hirugarren testua irakurri dezakezue. Bertan, euskal emakume preso politikoen egoeraren inguruko analisi feminista bat osatu dugu ikerketa ezberdinetan eta preso ohien bizipenetan oinarritua.

Amaitzeko, aipagarria da, azkenaldian, emakume preso ohiek egiten ari diren lana. Polikipoliki badoaz beraien arteko sarea josten, bizipenak beraien artean eta mugimendu feministarekin konpartitzen, subjektu kolektibo moduan sendotzen eta beraien ahotsetatik ekarpen feministak egiten. Euskal Herriko Bilgune Feministatik txalotu nahi dugu “Kalera, Kalera” ekimenean aurkeztu zuten indarrez beteriko manifestu gordina eta ausarta. Bagoaz kontakizun ezberdinak azaleratzen. Orain, horiek aitortzeko eta kontutan hartzeko garaia da. Gatazka politiko armatuaren irakurketa feministak osatzeko zereginari ekarpen garrantzitsu egin diotela uste dugunez, osorik irakurgai daukazue dosier honen laugarren atalean.

Lau testu horiek aukeratu eta bildu ditugu modu batean edo bestean, gu sustatzaile edo parte izan garen prozesuen ondorio direlako. Baina ez genuke sarreratxo hau amaitu nahi, egun, kaleratzen ari diren beste ekarpen asko kanpoan utzi ditugula aipatu gabe. Aberasgarria eta beharrezkoa da toki ezberdinetatik eta gatazken inguruko eta gatazka politiko-armatuaren ondorioen eta konponbidearen inguruko irakurketa feministak egitea. Bide luzea dugu oraindik elkarrekin egiteko, eztabaidatzeko, elkarbanatzeko eta eraikitzeko. Baina honek ez du atzera bueltarik.

 


 

 

 

AURKIBIDEA

 

SARRERA 


1.- GATAZKA ETA GATAZKAK FEMINISMOTIK AZTERGAI .

  • ESKOLA FEMINISTEN LABURPENA ETA ONDORIOAK
    • Emagin elkarteak 2016an Iruñean eta Bilbon antolatutako Eskola Feministen txostena 
  • BAKEAREN ETA ELKARBIZITZAREN INGURUAN ELKARREKIN EGINDAKO GOGOETAREN ONDORIO BATZUK
    • EMAGUNE, 2016 

2.- EMAKUMEAK ETA ESPETXEA 

  • EUSKAL EMAKUME PRESO POLITIKOEN EGOERAREN INGURUKO ANALISI FEMINISTA BAT
    • Euskal Herriko Bilgune Feministak Sarerekin batera egindako txostenean oinarritutako lana eta preso ohien hausnarketak barnebiltzen dituena
  • HEMEN GAUDE
    • “Kalera, kalera” ekimenaren baitan emakume preso ohiek kaleratutako manifestua 

 

ETIKETAK

AGENDA