2020 MARTXOA EMARAUNA

  Mugimendu feministaren indar metaketa, kohesioa eta transbertsalitatea islatu dituzte Euskal Herriko grebek eta V. jardunaldi feministek. Olatuaren gandorrean egonda, mugimenduaren erraiak ireki ditugu eta barne aniztasunaren ataza nabarmendu zaigu. 

Emaraun honetan aniztasun horretaz hitz egin nahi izan dugu, deseroso egiten zaizkigun gaiez baina baita ere elkartasunaz, borrokatzeko modu ezberdinez eta mugimendu feministak beste borroka batzuekin artikulatzeko duen gaitasunaz. Izan ere, bidean sortzen zaizkigun deserosotasunek adierazten digute errora goazela eta erro horretatik dena aldatzeko ari garela.   

 

 

 

 

2020ko MARTXOKO EMARAUNA:

  1. Herrien txokoa: Bazterretik erdigunera, gutasunak sortu dituen greba orokorra.
  2. Erreportaia: Euskal Herri feminista bat internazionalismotik eraikiz. 
  3. Irudia: "Eskuineko bihotza" Angela Lopez
  4. Askatu mataza: "Amatasuna deseraiki, amatasunak eraikitzeko", Ainara Gorostizu
  5. Saretik: "Kontrako eztarritik sabelera" Maddi Ane Txoperenea Iribarren
  6. Kolaborazioa: "Internet, gatazka eta militantzia" Andra Momoitio

 

 

GOZATU!

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!