Emagin, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan: Formakuntza, Ikerketa, Dokumentazioa eta Ekoizpena.
ZERTARAKO?
Genero-sistemaren eraginak ikusarazteko egiten dugu lan, horretarako zapalkuntza hetero-patriarkalaren inguruko ulermena eta analisia zabaltzeko formazioa eta eskuhartze zehatzak egiten ditugu.
Ikertu gabeko eremuak identifikatu eta hauen inguruko sorkuntza lana sustatzen eta saretzen dugu. Horretarako material ezberdinak ekoizten ditugu, ezagutza eta metodologia feministaren bidez eraldaketa prozesuetan lagungarri izateko.
Nork ikertu dezakeen eta bakoitzak zertaz hitz egin dezakeen arautzen duen ezagutzaren hierarkia iraultzeko egiten dugu lan; horregatik, horizontaltasunean eta kidetasunean oinarritutako jakintzen eraikuntzan egiten dugu lan.
Emakumeek* sortutakoa biltzen dugu: bai Euskal Herrian sortutakoa, baita nazioarteko ekarpenak ere. Mugimendu feministaren ekarpena biltzen dugu maila teorikoan zein praktikoan.
Jo Emagineko webgunera informazio gehiagorako
Gurekin harremanetan jartzeko:
emagin@emagin.eus
943 59 09 02 (Bulegoko ordutegia: 9:30-14:00 / 15:30-17:00. Astelehenetik ostiralera)
Nafarroako Gobernuak emakume edota feminista mugimenduko elkarteei eta Nafarroako eskualde ezberdinetako tokiko berdintasun kontseiluei zuzendutako programa abiarazi du.
Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira ikastaro berriak, eta izen-ematea urtarrilaren 7tik irekita.