IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariek iragarri dutenez 2020-2021 ikasturterako Uhinak Beken lehen edizioan emandako sei beken esleipenen artean dago Bilgune Feministaren ikerketa proiektua.
Hauek dira bekak lortu dituzten hautagaiak eta aukeratutako gaiak:
- Ainhoa Ozaeta-k babes sozialaren inguruko ikerketa bat egingo du.
- Nerea Zuluaga-k ekonomia feministaren inguruan, bizitza bizigarriak neurtu ahal izateko adierazleak atera nahi ditu.
- Irati Mogollon-ek sindikalgintza eraberritzeko ikerketa du. ekonomia kolaboratibo eta ekintzailetasun esparruetan diren lan baldintzen korapilo berrien analisia.
- Onintza Etxebeste-k arte garaikidearen esparrutik iruditegiaren inguruko analisia "Meta-nortasunak" deitzen du.
- Ibai Atutxa-k pentsamendu basa, kritika dezibilizatua. Desobedientzia epistemikoak Euskal Herrian izenburua duen lana.
- Bilgune Feminista-k "araka ditzagun gure bazterrak", ikuspegi dekolonialetik irakurketa.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30