Emakume* Abertzaleen VIII. Topaketa Feministak aurkeztu ditu Bilgune Feministak Oreretan

Abenduaren 12an izango dira Emakume* Abertzaleen VIII. Topaketa Feministak, Oreretan hain zuzen ere, "Araka ditzagun gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkigunean" lelopean. Bertan, harreman kolonialen ertzen inguruan eztabaidatuko dute, egun osoko egitarau baten inguruan.

Joxean Artzeren letrak hartu dituzte inspirazio gisa egingo duten ariketa azaltzeko: bazterrak arakatu, miatu. Izan ere, mugimendu feministan "emakume euskaldun zuri gisa interpelatu" dituzte praktika dekolonialen beharretaz  eta hori dela eta "galdera, marko eta aliantzetarako formula berrien bila" jarri dituztela esan "eta horretan ari gara" adierazi dute.

Egoerak behartuta segurtasun neurriekin "zorrotzak" izango direla baieztatu dute, espazioen aforoak errespetatuz eta egokiak diren neurriak hartuz, egoeraren aldakortasuna kontuan izanik.

 

Hurrengo egitaraua aurkeztu dute:

 

9.30ean harrera izango da, ostean 10.30ean, eguna mahainguru zabal batekin hasiko dugu: “Lurralde askeak, bizitza askeak. Hizkuntza, nazioa, arraza eta zapalkuntza kolonialen arteko intersekzioan.”

Ondoren, eztabaidan sakontzeko dinamika parte-hartzaile baten bidez, entzundakotik, aukerak eta erronkak definitzen hasiko gara.

 

Arratsaldean, 17.00etatik aurrera, tailer, eztabaida eta hitzaldi ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dugu: territorioaren defentsa, euskararen inguruko hausnarketak, gure iraganaren hausnarketak, gure arrazakeria biluzteko praktikak, internazionalismoa, gorputzak eta desirak, transnazionalak...

Eta 19.30ean, bukatzeko, ekitaldi nagusia egingo dugu Herriko plazan.

 

 

Izen ematea azaroaren 2an hasiko da eta bi asteko tartean egongo da zabalik. Sareetan eta gure webgunean izango da erregistratzeko aukera.

 

 

Aurkezpen osoa irakurtzeko euskara, gaztelera eta frantsesez, beherako jeitsi.

 

 

Elkarbanatu!