Aske utzi dute astelehenean atxilotutako Ekhine Eizagirre Bilgune Feministako kidea

Astelehenean atxilotu ostean, aske geratu dira Ekhine Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio. Kautelazko hainbat neurriri jarraitu beharko diete hirurek: ezingo dute espainiar estatutik atera eta epaitegietara azaldu beharko dira astero.

Astelehenean goizean atxilotu zituzten eta elkartasun mezuak askotarikoak izan ziren. Bigune Feministatik, kide baten atxiloketaren aurrean, irakurketa bat plazaratu genuen (beherago jeisteko) eta herri ezberdinetan elkartasun mezu eta ekintzak egin ziren.

Gaur, hilak 7, Zarautzen ongi etorria egin zaio lagun eta senideen artean.

 

Ongi etorri Ekhi! Maite zaitugu!

 

ETIKETAK

Gatazka Presoak

Elkarbanatu!