Emakunde Lehendakaritzatik ateratzea gogor kritikatu du Mugimendu Feministak

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren parte diren 70 eragile baino gehiagok, tartean Bilgune Feminista,  gogor salatu dute Emakunde Lehendakaritzatik ateratzeko erabakia.

Azkenengo urteetan feminismotik egin diren aldarrien eta politika feminista errealak egiteko bidean atzerapauso izugarria dela adierazi dute. Izan ere, beraien iritziz, berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko konpromisorik ez dagoela agerian uzten du.

 

Azkenengo urteetan feminismotik egin diren aldarrien eta politika feminista errealak egiteko bidean atzerapauso izugarria dela adierazi dute. Izan ere, beraien iritziz, berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko konpromisorik ez dagoela agerian uzten du. Egindako idatzian adierazten den legez, "Iñigo Urkullu lehendakariaren erabakiak erakusten du krisi-garaian emakumeek "beren lekura" itzuli behar dutela. Hain zuzen ere, sukaldera, etxera, zaintza lanetara, kontratu partzialetara, edota prekarietate gorenean aurkitzen diren etxeko langile egoiliarren egoeretara".

Talde feministek gogoratu dute 1995ean Beijingen egin zen Emakumeen Munduko IV. Konferentzian erabaki zela berdintasunerako organoak gobernuetako lehendakaritzetan kokatu behar zirela, politika publikoaren «zentralitatea» eta «genero zeharkakotasuna» bermatzeko, eta irizpide horri jarraitu ziola Emakundek sorreratik, Lehendakaritzari atxikita. Haatik, salatu dute Urkulluk «gainerako sailetan eragiteko gaitasunik ez duen sail batean» kokatu duela berdintasun institutua. Agirian diote administrazio publiko guztietako berdintasun unitateek «posizio organikoa» eta «harreman funtzional egokia» izan behar dutela, eta lehendakariari aurpegiratu diote konpromisorik ez izatea berdintasun politika «eraldatzaileak» martxan jartzeko eta «gizarte berdinzaleago eta bidezkoago» bateranzko urratsak egiteko.

Beraien aldetik, Beatriz Artolazabal Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburua eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak "konfiantza" eskatu die Mugimendu Feministako kideei, eta honi erantzunez, Bizitzak Erdigunean Euskal Herriko Koordinadorak zuzenki adierazi die beraien "leialtasuna feminismoarekiko dela" eta ez gobernuarekiko. Ildo horretan, "lanean eta borrokan" jarraituko dutela irmoki adierazi duete "baina ez ez zuekin -goberdnuarekin-". 

 

 

 

 

Komunikatu osoa beherako jeisteko.

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!