Ekainak 2, sexu langileen eguna

COVID19aren krisi honetan bazterretan gaudenak izan gara kolpatuenak. Sistemak eztanda egin duen honetan beraz,  sexu langileen egoera biziki larritu da.

Babesik gabeko lan-egoera batean daudenez,  ez dute langabezia-prestazioak  edo bestelako laguntzak jasotzeko eta lanean baja hartzeko eskubiderik, eta beraz inolako babesik gabe daude une honetan, sexu-langileak eta baita haietako askok ardurapean dauzkaten adingabeak ere.

Lanik egiten ez badute kalean geratzen dira. 
Seguru al daude klubetan, pisuetan, kalean....edonon dihardutela ere? 
Gomendatutako higiene- eta segurtasun-neurriak betetzen ari al dira? 
Bizitzeko behar dituzten oinarrizko beharrak nola beteko dituzte?

Egoera honetan elkartasun sareak indartu behar ditugu. Elkarrekin borrokatu dezagun gure eskubideen alde!

SISTEMAREN KOLAPSOAREN AURREAN ANTOLAKUNTZA FEMINISTA!

ETIKETAK

Elkarbanatu!