Emakumeen Mundu Martxak, nazioarteko Arropa Garbia Kanpainarekin batera, sistema kapitalista, matxista eta kolonialista honen ondorioei aurre egiteko, berriro ere, salaketa eta ekintza kolektiborako deia egin dute.
7 urte igaro dira Rana Plazako ehungintza fabrikan , 1.324 emakume hil eta 2.000 baino gehiago zauritu zirenetik.
Emakume Mundu Martxatik "bizitzek etekinek baino gehiago balio dute" lelopean, transnazionalen indarkeria salatu nahi izan dute eta kapitalismo patriarkal eta kolonialak emakumeen gorputzetan sortzen dituzten esplotazio egoerak ikusgarri egin dute.
24 orduz sareetan #ranaplazagogoan traolarekin ekintzara deia egin dute eta Bilgune Feministako kideok ere batu gara.
Gaur, inoiz baino gehiago Rana Plaza GOGOAN!
Emakume Mundu Martxaren irakurketa osoa hemen
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30