Zaintzen kolapsoaren aurrean, bizitzaren sostengu kolektiboa!

Sistemak eztanda egindu. 

Kapitalismoak bere mugekin topo egin du. 

Birfundatze zikloan murgildurik zegoela krisi sozial eta sanitario batek eztanda egin dio oinarritik. 

 

 

ZAINTZEN KOLAPSOAREN AURREAN GUK BIZITZAREN SOSTENGU KOLEKTIBOA ALDARRIKATZEN DUGU! 

 

 

 




1. Zaintzen kolapsoaren aurrean
 

· Zaintza sistema publiko eta doakoa exigitzen dugu. Osasun despribatizatzea eta osasun-baliabideak herritar guztien zerbitzura jartzea.

· Lan erreproduktibo guztiak izendatu eta kolektibizatu nahi ditugu, auzoetako zaintza sareei zilegitasun osoa eman  eta behar material guztiak herritarren esku jartzea.

· Etxeko langieei aitortza eman eta lan baldintza duinak bermatu.

· Zaintzaren kolapsoaren aurrean, klase elkartasuna!


2. Indarkeria matxsitarik ez!


· Gizarte zerbitzuek indarkeria kasuei jarraipena egiteko protokoloak osatu eta indarkeria egoerak prebenitzeko jarduerak eratu eta kordinatzea eskatzen dugu. 


· Zerbitzuak eta baliabideak eskuratzeko eskaintza ahalbidetzea.
 

· Eraikin pribatuak ahalbidetu harrera-etxe gisa, emakumeei espazio seguruak bermatu!



3. Presoen eskubideak bermatu!

·Presoek bisitak jaso ahal izateko baliabideak ematea beharrezko diren osasun baldintzak betez eta presoei segurtasun materiala ematea.

·Osasun-laguntza emakume presoentzat eta kasuan, haien ardurapean dauden adingabeentzat.

·Espetxe politika hitltzailearekin bukatu eta dispertsioarekin amaitu!

 



4.  Inor ez da ilegala!

·Atzerritartasun Legea indargabetu!

·Egoera irregularrean dauden migratzaileak erregularizatu.

·Indarkeria arrazista ekiditzeko prebentziozko politikak!

·Instituzioen eta medioen diskurtso arrazistak gorroto delitu legez izendatu.   

 


5. Militarizazioaren eta kontrol sozialaren aurrean elkar zaintza!

·Komunitate antolatuak bultzatu.

·Mozal legea deuseztatu.

·Aske izateko dugun armarik zorrotzena emakumeon artean elkar babesteko sareak dira!

 

 

 

 

Bizitza kolektiboki antolatzeko unea da!

 

Sistemaren kolapsoaren aurrean

Elkartasuna eta ANTOLAKUNTZA FEMINISTA!  

ETIKETAK

Elkarbanatu!