Antolatu indarrak, batu borroka feministara! Martxoaren 8an emakumeok* kalera

Aurreko otsailaren 18an Euskal Herriko Mugimendu Feministak borroka egun baterako deia egin zuen Iruñean. 

Aurten berriro ere kaleak beteko dituztela adierazi dute "jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat" adierazteko. 

Berdintasun formaletatik haratako, emakume, trans eta bolleren antolaketa aurtengo gai zentrala izango dela adierazi dute. Izan ere, "neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua" behar dela kaleratu dute eta horretarako "kaleetan talde, kolektibo eta asanbladetako antolakuntza feministaren bidez ere presioa" egin behar dela feminismotik. 

 

MOBILIZAZIO NAGUSIAK: 

Iruñea: Goizean 12:00etan mobilizazio deszentralizatuak herri eta auzoetan eta arratsaldean 18:00etan mobilizazio zentralizatuak eskualdeetan 

Gasteiz: Arratsaldeko 17:30ean San Anton Plazatik

Donosti: Goizean 12:00etan mobilizazio deszentralizatuak herri eta auzoetan eta arratsaldean 18:00etan mobilizazio zentralizatuak

Baiona: 11:00etan Pausa aurrean (18 Lesseps kaia).

Bilbo: 13.00etan Jesusen Bihotzetik 

 

 

Irakurketa osoa jasotzeko jeitsi beheragoko estekan. 

Zure auzo, herri edota hirian materiala behar izanez gero DRIVE karpeta honetan aurkituko dituzue bitartekoak. 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!