Bazterretatik erdigunera, gutasunak sortu dituen Greba Orokorra

150.000 pertsonako mobilizazioak Hego Euskal Herrian greba orokorrean. Atzo, kaleak hartu genituen lan, pentsio eta bizitza duinen alde. 

Mugimendu Feminisitak goizetik izan zuen presentzia nabarmena greba egunean. Iruñea edo Gasteizen adibidez pikete feministak osatu ziren. Aipagarria da, Gasteizen egindako pikete feministetan jasotako errepresio poliziala. Hainbat feministek kolpe eta irain sexistak jasan zituzten. Eguerdian egin zen prentsaurrekoan, gutun sozialeko partaideak gogor salatu zuten ekintza hau. 

Goizeko mobilizazio nagusiena Bilbon izan zen, 50.000 batu zirelarik manifestaldiean. Bertan Euskal Herriko mugimendu feministak izan zuen hitza eta "kapitalismoaren erro patriarkala jo puntuan jartzea ezinbestekoa" dela adierazi zuten. 

Arratsaldean herrietan mobilizazioak egin ziren eta bertan ere mugimendu feministak izan zuen presentzia zabala. Bizitza bizigarrien aldeko apustua eta zaintza lanen banaketa kolektiboaren beharra azpimarratu ziren. 

Greba eguna bukatu baina borrokan jarraitzeko beharra azaldu da eragile eta partaide guztien aldetik. Atzokoa herri artikulatu eta borrokalari baten adierazle izan dela argi geratu zen. 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!