Ekintza feministak grebara orokorrera deitzen Euskal Herriko herri eta hirietan

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitua, aurreko larunbatean Euskal Herriko herri eta hirietan ekintza feministak burutu ziren datorren urtarrilaren 30eko greba orokorrari babesa ematez eta Euskal Herriko emakume* feministei grebara batzeko deia eginez. 

Herri bakoitzeko mugimendu feministak aukeratu zuen zein formatutan egingo zuen ekintza. Uribe Kostan adibidez kotxe karabana bat egin zuten, Iruñerrian aldiz Inditex enpresako denda bati ekintza egin zioten. Sakanan, Gernikan, Lekeition....agerrialdiak egin ziren eta Bilbon ostera, pikete informatibo feminista bat antolatu zuten. 

Formatu ezberdinak baina guztiak mezu berberarekin: greba feminista izango da!

ETIKETAK

Elkarbanatu!