Lurra sentitu, emakumeok elkarrekin ereiten jardunaldietako manifestua

Asteburuan egindako Jardunaldien ostean manifestu adostu bat atera dute. 

 

 

IRUÑEA-ELIZONDO, 2019ko abenduaren 14-15eko MANIFESTUA
ELIKADURA BURUJABETZA ETA LURRAREN DEFENTSA FEMINISTA BATENGATIK

 

Gaurko egunean 100 emakume baino gehiago bildu gara, Nafarroatik etorritakoak gehien bat, baina Euskal Herriko zein Estatuko beste lurraldetakoak ere gerturatu egin dira. Emakume anitzak gara, batzuk landa eremutik gatoz, beste batzuk hirietatik, mugimendu feministatik, beste batzuk lurraldearen defentsaren aldeko proiektuetatik, besteak elikadura burujabetzatik... baina helburu amankomun bat dugu: bizitza erdigunean jartzea. Lurraldearen defentsan (dihar)/(jar)duten mugimenduek mugimendu feministaren begirada modu erradikalean txertatu dezaten eta gure inguruko feminismoek lurrari eta landa eremuari sakonki lotu daitezen eta, aldi berean, gorputzaren borroka lurraldera zabal dezaten gure bigarren azala balitz bezala behar dugu. Horretarako alderdi hauen inguruan ditugun borroka amankomunei buruz eta nola saretu gaitezkeen inguruan hausnartzen egon gara. Elkarrrekiko ezagutza eta errespetua oinarri izanda, feminismoa antiespezista eta elikadura burujabetzan diharduen feminismoa mahaigaineratu ditugu. Baztan aldera hurbiltzeko aukera ere izan dugu, lurralde honekiko eta bertan bizi diren biztanleekiko sekulako eragina duten bi proiektu ezagutzeko: batetik, Erdiz herri-basoan Magna enpresak duen meategi proiektua eta bestetik, luxuzko hotela, ehundaka txalet eta golf zelai bat eraiki nahi duen Aroztegia proiektua. Baina, txanponaren beste aldea ere ezagutzeko aukera izan dugu: haien lurraldearen defentsan kolektiboki antolatzen diren pertsonak, hala nola, Erdiz Bizirik edo Aroztegia eta Gero Zer? Ana eta Amaia bezalako emakumeak ere ezagutu genituen, haien etorkizuna lurraldearen zaintza eta pertsonen elikagaien ekoizpena eskala txikiko eredu agroekologikoan ikusten dutenak.
Nafarroa klimari, paisaiari eta nekazal ekoizpenari dagokienez oso lurralde anitza eta aberatsa da, baina nekazaritza intentsiboaren zabaltzea, monolaborantza edo pestiziden gehiegizko erabileraren ondorioz, baliabide naturalen, hau da, lurraren, uraren edo biodibertsitatearen sekulako galera pairatzen ari gara, gizakien osasunean ere sekulako eragina dueña (eta jaten ari garena, Europan edo estatuan jaten ditugun elikagaien erdiak hondakin agrotoxikoak dituelako). Nekazaritza industrialak izaki bizidun askoren desagertzearen arduraduna izateaz gain, herri askoren zein nekazalgoaren desagertzearen arduraduna ere bada. Hirietako bizi estiloa hiri zein herrietan gailendu egin da, lurrarekiko lotura duen, naturaren erritmoa errespetatzen duen eta lurraldearen jakintza aintzat hartzen duen bizi estiloa erabat alde batera utziz.

Honengatik elkarrekin aldarrikatzen dugu:
• Beste eredu sozio-ekonomiko eta kulturala baterantz aldaketa, kapitalaren metaketa, gorputzen zein lurraldearen hondamendia eta aberastasuna esku gutxi batzuetan egoteak munduko biztanleria gabezia handienera zuzentzean oinarritzen ez den eredua.
• Elikadura burujabetza, agroekologia, ekonomia feminista, bertako sareen sendotzea, herrien arteko elkartasuna, elkarrekiko laguntza, horizontaltasuna eta batzarretan oinarritutako ereduaren alde egiten dugu.
• Gure gorputzen, elikaduraren, lurraldeen, kolektibotasunaren defentsaren, landa eremuen, zerbitzu publikoen eta baliabide naturalen gain erabakitzeko eskubidea.
• Nekazal produkzioan, banaketan, salerosketa eta trukeetan, eraldaketan, elaborazio edo produktu osasuntsuen eskarian ekamukeek izan duten eta oraindik duten paper garrantzitsua.

• Zaintza lanen garrantzia aitortzea eta arduren banaketaren beharra, soilik emakumeengan ez egoteko.

• Lurra eta ura, bioaniztasuna eta haziak bezalako ondasunen esplotazio eta merkantilizazioa etetea.
• Lekarozeko Aroztegia bezalako proiektu espekulatzaile eta ustelkeria urbanistikoko proiektuak etetea.
• Erdizeko meategia edo Zangotzako Mina Muga bezalako proiektu erauzleak etetea.
• Esa eta Nafarroako Kanala handitzearen etetea. Uraren pribatizazioa, lurrarekin inolako lotura duen nekazal eredua sustatu eta Nafarroan transgenikoen hedapena ahalbidetzen baitute.
• Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanen etetea, ingurumenean eta maila sozioekonomikoan duten eraginarengatik eta erabilgarritasun hutsalarengatik. Ekonomikoki bidegarria, pertsona zein merkantziei zerbitzu zabala ematen diena eta lurraldearekiko errespetuzkoa den tren
baten alde egiten dugu.
• Elikagaien ekoizbideak izateko baldintza berak gizon eta emakumeentzat (lurra, ura eta haziak).
• Gazteek landa eremuan bizi eta lan egin ahal izateko erreztasunak; lurren, jakindurien eta kulturaren errelebo eta trasmisioa bermatuz.
• Feminismo komunitarioen eta hegoalde globaleko emakumeen ekarpenak ikuspegi dekolonialetin entzutea, nahi dugun eredu berria guztion artean eraiki dezagun.
• Landa eremuko baldintzak prekarizatzen eta gehiegikeriak eta eraso sexualak zigorgabe uzten laguntzen duen Atzerritartasun Lege arrazistaren indargabetzea. Inor ez da ilegala!
• Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) biztanleria sustraitu, modu osasuntsuan elikatu eta ingurua zaintzen duten produkzio txiki jasangarriak ondatu egiten dituela aitortzea.
• Nekazal Politika Bateratu berriak produkzio intentsiboan sakondu egiten du, elikadura merkantzia hutsatzat hartzen eta persona guztien oinarrizko eskubidetzat ez hartzen jarraitzen du.
• Modu esponentzialean lurraldean hedatzen ari diren nekazaritza industrialeko makro-haztegiak etetea; gizartean, ingurumenean eta kliman sekulako ondorioak eragiten dituztenak hemen eta pentsuak ekoizten dituzten urrutiko lurraldeetan (batez ere Brasil eta Argentinatik ekarritako
soja eta arto transgenikoa). Modu berean, pilatuta bizi diren animalia hauek pairatzen dituzten tratu txarrak salatzen ditugu.
• Gure antolakuntza soziopolitikoaren erdian janaria kokatzea bizitaren ezinbesteko atala bezala. Kontsumo arduratsu bat egitearen garrantzia onartu egiten dugu eta erakunde publikoei erosketa publikoaren bitartez, bertakoak, eskala txikian sortutakoak eta irizpide agroekologikoekin egindako protuktuak lehenestea eskatzen diegu.
• Landa eremuaren eta euskeraren arteko harremana herrien kultura eta ondare linguistikoa bizirik mantentzen laguntzen du.
• Elkarrizketa eraikitzalea feminismoen jarrera ezberdinen artean, antiespezista eta feminismo baserritarraren artean, alegia. Eztabaida eragiten du eta iritzi aniztasuneko eredu berri baterako erronkari heltzeko aberasten gaitu, non desadostasunak hazteko, elkarri entzuteko eta guztion artean eraikitzeko aukera diren.

ETIKETAK

Elkarbanatu!