Barne etxeko lana indarkeria dela salatzeko elkarretaratzea Bilbon

Larunbat honetan eragile ezberdinek deituta, beraien artean Bilboko mugimendu feministako taldeak, Emakume Mundu Martxa eta etxeko langileen kolektibo ezberdinak, elkarretaratze bat burutu dute Bilboko Foru Aldundiaren aurrean. 

Patricia etxeko langilearen heriotza gogora ekarri nahi izan dute eta honen egoera esplotatua salatu. Izan ere, "barne etxeko lanak erailtzen du" lelopean atera dira kalera eta beste aldarrikapen askoren artean barne etxeko langilearen figura deuseztatzea eskatu dute, hau, esklabotza eredu bat dela ozen esanez. 

Irakurritako manifestuan "jendarte gisa, ez gara erantzun egokia ematen ari zaintzaren beharrari" azaleratu zuten, horren ordez "milaka emakume prekario, txirotu, etorkin....guzti horien gorputz, denbora eta indarraren gain jartzen ari baikara erantzukizuna". 

Azkenik, beraien eskari nagusia zaintzarako eskubide kolektiboa eta guztiontzako bizigarriak diren bizitzak eraikitzeko egiturak sortzea da. 

 

Sindikatuek ere beraien protokoloa aktibatu zuten.

Besalde, euskal gehiengo sindikalak lan istripuen aurkako protokoloa aktibatu dute eta aurreko ostegunean, abenduak 5, kalera irten ziren Patriciaren gertaera salatzen. Hauek, atzerritartasun legea jarri zuten jo puntuan eta baita ere barne etxeko langilearen figura abolitzea eskatu zuten. 

Etxeko langileen kolektibo anintzentzako garrantzitsua izan da sindikatuen parte hartzea, izan ere ez dago aurrekari askorik barne etxeko langile baten kasuan protokolo hau aktibatu izan denik. 

 

 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!