Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean kaleak bete dira, indarkeria matxistarekin amaitzea exijitu eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko.
Hiriburu zein herrietan, Euskal Herriko hainbat txokotan egin ziren mobilizazio feministak. Goizean goizetik hasita, hainbat ekintza, manifestazio eta elkarretaratze burutu ziren. Goizean goizetik Euskal Herriko neska* gazteak hezkuntzan eta komertzioetan ekimen ezberdinak egin zituzten autodefentsa feminista aldarrikatuz.
Arratsaldean egin ziren mugimendu feministaren mobilizazio nagusienak herri eta hiri ezberdinetan. "Dena esanda dago, guztia egiteko" izan zen lelo nagusia; instituzioen diskurtso hutsalaren aurrean, benetako konpromezuak eta baliabideak eskatu zituzten.
Bestetik, herrietan ere biolentzia sexistaren aurrean erabiltzen diren diskurtso xenofobo eta kontrolatzaileak salatu ziren; "ez zaituztegu behar aske izateko" izan zen aldarria txoko askotan poliziari ere markaje zuzena eginez.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30