"Boteretzea, ijito feministak mugimenduan" Jardunaldiak antolatu ditu Amuge elkarteak

Azaroaren 20an Amuge elkarteak emakume ijitoak boteretzeko jardunaldi feministak antolatu zituen Hika Ateneo espazioan, Bilbon. 

Ehun bat emakume bildu ziren Jardunaldietan, eta elkarteko kideek adierazi duten bezala "Poz pozik gaude, “EMPODERÍO, emakume ijito feministak mugimenduan” Jardunaldiekin izandako arrakastarekin".

EH V. Jardunaldi Feminsitetan ahots indartsu bat izan zen Amugerena igandeko mahai zentralean. Bertan emakume ijitoen errealitateaz eta mugimendu feministako kide zurien pribilegioetaz aritu ziren. Oraingoan "ahalduntze prosezuen alde egiten dugun lana ezagutzera emateaz gain, emakume ijitoek ditugun aldarrikapen eta borrokak ezagutzera emateko aukera paregabea bilakatu" zela adierazi dute, eta bidea jarraitzeko indartsu daudela esan dute. 

Larunbat honetan, Azaroak 16, Herri ijitoaren eguna izanik, Gernikan elkartuko dira beste eragile batzuekin eta beraien aldarrikapenak luzatzeko eguna izango dela gogorarazi dute. 

 

 

Irudia: Ecuadro Etxea

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA