"Barne mailara begiratzeko unea heldu da". EHko V. Jardunaldi Feminsiten balorazioa

EDUKIZ BETE DITUZTE MUGIMENDU FEMINISTAREN BORROKAK ETA ANTOLATZERA DEIA EGIN DUTE DURANGON

Izugarria izan da hiru egun hauetan Durangon bizi izan dena. Esker oneko hitzak besterik ez ditu antolakuntzak azken bi urtetan Jardunaldi hauek prestatzen ibili diren guztiontzat eta egun hauetan onena eman dutenentzat.

 Kapitalismo basatia berregituratzen ari da, dominazio heteropatriarkala etengabean indartzen, politika antimigratorioak zurruntzen eta indarkeria matxistak ez du etenik. Eguneroko ogia dira emakumeak* pobreziara kondenatzen dituzten politika neoliberalak, biolentzia matxistaren gorakada, arrazismo instituzionala, lurraren esplotazioa… Emakumeek* lehenengo pertsonan bizi dute sistema zapaltzailea. Gainera, Euskal Herrian, instituzioek ez dute eredu antidemokratiko eta antisozialekin inolako hausturarik planteatzen. Inboluzioaren aurrean haustura eta eraldaketa aldarrikatu dute. Euskal Herriko mugimendu feministaren borroka ez da garbitu daitekeen zerbait, ez da feminismo eroso bat. Herri, prekario, eta emakume* izena dauka eta sistemak sortzen dituen bazterretatik sortzen da iraultza. Hiru egunetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren erresistentziak eta borrokak edukiz bete dituzte: Iragan den martxoaren 8an paktu sozial berria aldarrikatu zen bizitzaren ardura kolektibizatu eta zaintza lanak berrantolatzeko. itun hori ezaugarritu da Durangon, pentsio duinak, agro-ekofeminismoa, lurraren defentsa, klase borroka biziberritzea, etxeko langileen eskubideak, burujabetza feminista… Antolatzera dei egin da. Gorputzak, pentsamenduak eta territorioak dekolonizatzea denon ardura hartzeko, norberaren pribilegio eta zapalkuntzei erreparatzeko ardura hartu da. Hauen aurrean jokatu eta praktikak zaintzera bidean. Okupatutako herrialdeetako borroka feministak ikusgarri egitearen aldeko apustua egin da. Biolentzia matxistaren aurkako borrokan tinko, datozen belaunaldietakoen gorputzak eta bizitzak indarkeriatik libre egoteko. Emakumeen* gorputzekiko kontrola indartu nahi duten polizia eta justizia patriarkalaren aurrean, errekonozimendua, justizia eta autodefentsa feminista aldarrikatu dute. Sexualitateak, gorputzek eta desirek, esanahi politikoa dutela ulertuta, mugimendu feministan heteropatriarkatu kapazitistaren disidentzia erdiguneratzea, alternatiba politiko bezala deinitu da. Mugimendu politiko herritarra, erradikala eta kolektiboa da Euskal Herriko mugimendu feminista. Herrietako talde lokalek eta nazio mailako baterajotzeek sendotu dute. 40 urte daramatza antolatzen; borrokak eta gorputz anitzak saretzen. Hori da datozen urteetarako dugun desaio nagusia: amorrua antolatu eta konplizitateak jostea. Jardunaldi feministak bukatu dira eta orain, Mugimendu Feministaren barne egitura indartzea dute lehentasun, horrek eragiteko gaitasun handiagoa emango dielako beraien helburuak garatzeko. Antolatzeko deia egin dute. Mugimenduaren aniztasuna aitortzeak ematen die indarra. Ezberdinak direla jakinda, aukeretan, eskubideetan eta bizi baldintzetan. Pribilejioak ukatu gabe, berauek suntsitzera doaz. Laster elkartuko dira berriz, Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurrean, pentsionisten mobilizazioetan eta urtarrileko greba orokorrean, Martxoaren 8an ekainaren 28an zein Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko ekintzan.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA