2500 izen emate baino gehiago Euskal Herriko V. Jadunaldi Feministetan!

Urriaren 7an bukatu zen izen emateko epea eta 2500 emakumek* baino gehiago parte hartuko dugu Jardunaldietan.

Antolakuntzak izen emate epea luzatzea erabaki du, baina oraingoan mahai zentraletara bakarrik eman ahalko dute izena. 

Egitarau zabal eta anitza aurkeztu dute, 5 ildoren inguruan egunero bi mahai zentral eta osteko tailerretan parte hartzeko aukera izango dugu. Azken egunean, "Mugimendu Feministaren erraiei begira" ponentzia zentala izango dugu eta ostean asanblada zabal erraldoi bat. 

Bazkaltzeko, lo egiteko eta gozatzeko aukera izango dugu ere Durangon egun horietan. Informazio gehiago Salda Badago web gunean. 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA