400 neska* gazte batu dira Lizarran V. Jardunaldi Feministen atarian

"Egin dezagun TOPA!" lelopean batu dira 400 nesk* gazte Lizarran. 

Ostiralean hasi ziren, eta atzo amaitu. Hamaika txokotatik iritsitako 400 neska gazte elkartu dira. Antolatzaileek esan dute topaketen helburua, elkarren artean «sareak» josteaz harago, aurrera begirako erronkak zehaztea eta autodefentsaren inguruan gogoeta egitea izan dela. Baita erabakigune bat izatea ere. Hain justu, topaketan ateratako ondorio nagusiak Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan aurkeztuko dituzte, mahai inguru batean. 

Ez dira Euskal Herrian antolatu diren lehen neska* gazteen topaketak. Horretaz hitz egiteko izan zen bertan Bilgune Feministako kide den Hegoa Ugalde. Genealogien ikaspenak eta autodefentsa feminista izan ziren beraz topaketen zentralitatea hartu zuten gaiak. Borroka moldeen mugak eta erronkak planteatu eta hausnarketa hauek Durangoko Jardunaldi Feminsitetara eramateko aburua dute gazteek. 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA