Harro! plataformak manifestazioa deitu du irailaren 21ean

"Harro ez da pride, ez gaude salgai. Gure inenean ez" lelopean egingo du manifestazioa irailaren 21ean, larunbata, 17.30ean Arriaga plazatik. Honekin, besteak beste, EuroPride makrojaialdiaren atzean dagoen «merkantilizazioa» salatu nahi dute.

ailaren 19tik 23ra egingo da Bilbon EPOAren bilkura (European Pride Organisers Association), bertan 2022. urtean EuroPridearen egoitza Bilbo izango den erabakiko dute. Horren aurrean, Harro!, Euskal Herrietako Transmaribibollo Plataformak, EuroPride makrojaialdiaren eta azkenaldian LGTB+ mugimenduaren harira ematen ari den «merkantilizazioa» salatu du.

 

Horregatik mobilizazio orokorra deitu du Harrok! Irailaren 21erako, 17.30ean Arriaga plazatik, ‘Harro ez da pride, ez gaude salgai. Gure inenean ez’ lelopean. «Ez dugu prekarizatzen eta gentrifikatzen duen gayfriendly turismoa nahi. Ez gure izenean. Ez dugu onartuko gu marka batean bihurtzea!», adierazi dute.

Manifestazioaz gain, hainbat hitzaldi eta mahai inguru antolatu dituzte. Irailaren 20an Harro! Plataformaren aurkezpena eta ‘Zer ezkutatzen da Bilbao Bizkaia Pride-aren atzean?’ hitzaldia izango dira 7katu gaztetxean 18.00etatik aurrea. Irailaren 21ean, mahainguruak egongo dira asimilazio prozesuei eta makroekitaldien eraginei buruz. Manifestazioaren ostean, 7Katu gaztetxean (H)ortz-Adarra JO! Festa egingo dute.

ETIKETAK

Sexualitatea

Elkarbanatu!

AGENDA