E28 plataformak gogor salatu du Bilbao Bizkaia PRIDE ekimenaren jatorri kapitalista eta normatiboa

Orain hilabete sortu zen Euskal Herrian HARRO TransMariBiBollo plataforma. Ordutik indar batean aritu izan dira batez ere azken urteotan LGBTI mugimenduarekin sistemak bereganatzeko egin dituen ahaleginekin. Horren baitan, Bilboko E28 kordinadorak, gogor salatu du Bilbao-Bizkaia Harro kanpainaren izaera. 

Stonewalleko liskarretatik 50 urte igaro diren honetan, "harrotasuna ez dago salgai" da batez ere adierazi nahi dutena. Beraien sare sozialetan biziki argitu duten moduan, Bilbao-Bizkaia Harro kanpainaren atzean dagoen sistema kapitalista eta normatiboari boikota eskatzen dute. 

Ostiral honetan gainera, Euskal Herriko txoko ezberdinetan mobilizazioak deitu dituzte "Stonewall mugarri, kaleetan harro!" lemapean. 

 

 

Informazio gehiago hemen eta hemen.

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA