Bi urte eta erdiko kartzela zigorra eta Espainiar Estatutik bost urtez kanporatzeko eskaera egin du fiskaltzak, Huerta de Peraltako greban murgilduta ibili zen langile baten aurka.
Espetxealdi eta kanporatze eskaera honez gain, LAB sindikatuak 30 isun baina gehiago jaso dituela salatu du, 5.000 euro baino gehiago denera; sindikatuko kide bat uztailaren 2an epaituko dutela ere salatu dute, 2.800 euroko isun eskaerarekin.
“Jazarpen sindikal” hau salatzeko Iruñeako Gaztelu plazan asanblada irekia egin zuen sindikatuak astelehenean. Bertan La Sangiovesa eta Huerta de Peraltako borrokagatik pairatzen ari diren jazarpena salatu zuten, sindikatuko bi kideri prozedura judizialak ireki baitizkiete.
Plazaratutako manifestua jeisteko beherago.
Argazkia: Argia
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30