Izendegia Eusko Legebiltzarrean

Bilgune Feminsitako kideak Eusko Legebiltzarrean izan ziren aurreko asteazkenean "Izena eta izana ezbaian" eztabaidarako gida aurkezten. 

Ekainaren 15ean Euskaltzaindiak irizpidea aldatu eta izen epizenoen zerrenda onartu zuen. Horren aurrean Euskaltzaindiak eginikoa urrats legez ikusten badugu ere, Hegoaldean sexuen araberako bereizketa indarrean dago oraindik. 

Izan ere, izen batzuk sexuaren arabera markaturik utzi izan ditu eta horren aurrean lan asko egiteko dagoela argi geratzen da. Hala ere, aldaketa hau herritarrek eginiko lanarengatik eta jarritako kexengatik izan dela uste dugu, errekonozimendu hori egon ez bada ere. Bilgune Feministakook gure lanarekin jarraituko dugu; batzuen eta besteon ikuspuntuak elkar elikatu daitezkeela uste dugu.

Hori dela eta, aurreko astean Bilgune Feministako bi kide eztabaidarako sortu genuen Izendegia aurkeztera joan ziren Eusko Legebiltzarrera. Izendegian beraz, desobedentziarako deia egiten dugu. Sexuaren araberako bereizketa desobeditzea. Horrez gain, euskaltzaindiako eragile bakoitzari bere eskumenen arabera jokatzeko eskatu zieten kideek, ez egitea genero edo sexuen araberako sailkapena, izen bakoitzari zakil ala alu marka ez jartzea; aldaketak aldaketa, oraindik ere egiten baitu. Euskal instituzioei, berriz,   gure administrazioak izan daitezen euskarazko izenen arauen jabe eskatu diete, orain eskumen hau Espainako Gobernuari dagokiolako. 

 

Berrian Idoia Trenorri elkarrizketa. 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA