Skolae programan parte hartzeagatik 10 pertsona deklaratzera izan dira deituak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 10 pertsona deklaratzera deitu ditu Skolae hezkidetza programan parte hartzeagatik. Horietako bat Bilgune Feministako kidea.

Plataforma Nacional 18M taldeak eta guraso talde batek jarri zuten Skolaeren kontrako salaketa. Programa honen helburua, ikasleen artean berdintasuna eta indarkeria sexistaren aurkako kontzientzia bultzatzea da.

 

Bilgune Feministatik gure gaitzespen guztia azaldu nahi diogu jazarpen egoera honi. Gure kide feministarekiko babes osoa azaldu nahi dugu eta baita ere deklaratzera deitu dituzten kideenganako elkartasuna.

 

Aspaldi hartu genuen hezkuntza alorrean feminismotik eragiteko hautua, jendarte aldaketarako eremu estrategiko legez ulertzen bait dugu eta horretan berresten gara gaur eta egunero. Egungo jendarte kapitalista eta patriarkarrak eragiten dituen inposatutako generoaren araberako pertsonak bestelako baloreetan hezi daitezkeela argi daukagu eta horregatik hezkuntza hezkidetzaile baten alde borrokan jarraituko dugu eta ez dugu inolako errepresiorik ezta sorgin-ehizik onartuko. 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!