Puta, emagaldua, urdanga, fulana, ematxar. Etiketak patriarkatuak asmatu zituen. Sindikatuak ixten dituzten horiek asmatu zituzten. Proxeneten patronalen sorrera bultzatzen dutenek eta prostituzioaren aurkako legeak idazten dituztenek.
Prostituzioaren indarkeriaz hitz egiten dutenek, baina putak entzun gabe.
Prostituzioa lana den edo ez eztabaida politiko bat da eta mugimendu feministaren baitan eman behar da, prostitutekin batera, zeren eta %99aren feminismoaz hitz egiten dugunean, sexu langileetaz ere ari gara. Noren bizitzak jarri nahi ditugu erdigunean? Putek bere lanaren aitortza eta ahots propioz hitz egitea eskatzen dute; zergatik batzuek sentitzen dute hori galarazteko zilegitasuna? Biktimizatzea, kriminalizatzea edota gure espazioetatik kanporatzearen aurka gaude, (gorputzen -gorputz guztien- merkantilizazioaren, esplotazioaren eta sal-erosketaren aurka gauden moduan).
Gaur egun, inoiz baino garrantzitsuagoa dugu desjabetuok, prekariook, langileok, espoliatuok indarrak batzea, elkar babestea eta ekitea. Erresistentziak eta alternatibak eraikitzeko saretzen gabiltza eta inor ez ahaztea da gakoa. Prostituzioak egungo jendartean jokatzen duen rolaz hausnartu eta elkarrekin heteropatriarkatu kapitalista honekin bukatuko duen jendartea
imajinatzen jarraitu behar dugu. Guk argi dugu, pertsona askez osatutako herri
batek emakumeon* antolakuntza, saretzea, ahalduntzea eta boteretzea ditu oinarri. Putak euren bizitzen eta eskubideen alde jarduteko subjektu zilegiak dira, eta bide horretan feminismoan kolektiboki borrokatzen jarraitu behar dugu.
Antolakuntza feministaz boteretu gaitezen!
Bi egun fundamentalismoen aurreko erresistentziak eta borroka-estrategiak bir‑pentsatu, bir‑irudikatu eta bir‑abiatzeko
Azaroaren 28an eta 29an “Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexu- eta ugalketa-eskubideetan” V. Topaketak egingo dira Donostian. Psikologia Fakultateak eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak partekatzen duten Areto Nagusian egingo dira, UPV/EHUren Donostiako Campusean (Tolosa hirib. 70). Aurtengoan, Medicus Mundi Gipuzkoak baditu erakunde antolatzaile berriak bere ondoan. Movimiento Manuela Ramos ohikoaz gain, CREA antolakunde feminista (Medicus Mundi Gipuzkoak berarekin lan egiten du Indian), UKS (Unibertsitate Kritiko Sarea) eta UPV/EHU ari dira lankidetzan edizio honetan.
Topaketen bosgarren edizio honetarako, CREAk Nepalen, apirilean, egin zuen “Rethink, Reimagine, Reboot” (“Bir‑pentsatu, Bir‑irudikatu, Bir‑abiatu”) biltzarra hartu da erreferentziatzat. Goiburuak berak dioenez, topaketa hauen asmoa ere bada espazio bat izatea politika eta erresistentzia birpentsatzeko, aldaketa eta eraldaketa berrirudikatzeko, eta borroka-estrategiak berrabiatzeko; kasu honetan, fundamentalismo batzuek zein besteek pertsonen eskubideetan duten inpaktuei dagokienez eta, zehazki, haien sexu-eskubideetan eta ugalketa-eskubideetan.
NAZIOARTEKO HIZLARI ENTZUTETSUAK
Aurten, izen ezaguneko parte-hartzaileak egongo dira, hala nola Aura Lolita Chávez –aktibista eta lider indigena baliabide naturalen aldeko borrokan, Guatemalakoa–, Dolores Juliano –antropologoa eta ikertzaile feminista, argentinarra jatorriz–, Njeri Gateru –Kenyako Gay eta Lesbianen Giza Eskubideen Batzorde Nazionaleko zuzendari exekutiboa–, edo Agnieszka Król –poloniar aktibista eta ikertzaile feminista–, beste askoren artean.
Anima zaitez, eta politika eta erresistentzia BIR‑PENTSATU, aldaketa eta eraldaketa BIR‑IRUDIKATU, eta borroka-estrategiak BIR‑ABIATU! Zure zain egongo gara! Izena ematea doakoa da. LEKU MUGATUAK!
Tel: 943 404740 E.mail: educ.gipuzkoa@medicusmundi.es Web: www.medicusmundigipuzkoa.eus
"INTERSEKZIONALITATEA: IDENTITATE ANITZAK" SINPOSIOA
2019/11/28 9:00 - 17:30
Ibaiondoko udaltegia. La Bolsako Areto Nagusia
Azaroaren 28an burutuko da Bilbon eta bi ardatz izango dira nagusi: mugimendu sozialak eta politika publikoak.