Nekane Txapartegi arrisku egoeran!

Gaur, Nekane berriro ere arrisku egoeran da! Berriro ere, bere askatasuna eta bere bizitza kolokan ikustera behartua dago. Audientzia Nazionalaren agindupean eta Suitzako gobernuaren laguntzaz, Estatu espainiarrean ireki berri dioten beste kasu batengatik deklaratzera deitua izan da Suitzan. Beste behin ere, jazarpen politikoaren adierazle eta justizia patriarkalak tortura sexista babesten jarraitzen duenaren adibide argia dugu. Ezin ahaztu daiteke, Nekanek irmoki salatu dituela tortura sexistak eta espetxearen izaera patriarkal zein sexista. 

 

Tortura sexista emakumeonganako indareriaren beste adierazpen bat da, emakumeon osotasun fisikoan eta psikologikoan eragiten duena zuzenki. Emakumeen kasuan ugariaoak iza dira inkomunikazio aldietan eraso sexualak jasotzeko mehatxuak, galdeketak biluzik egitea, ukitzeak, bortxaketak, tortura psikologikoak,erainak, e.a. Hauek denak, patriarkatuaren oinarria den sexu bereizkeria iraunaraztea eta indartzera bideratutako indarkeria adierazpenak dira. Hori ez ezik, urteetan zehar estatuak babestutako indarkeria izan da.

Hortaz, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideok, ozen aldarrikatu nahi dugu, hau ez dela gure bakea! (In)justizia patriarkala jo puntuan jarri dugun honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministatik ere, jarraituko dugu bakegintzan eta gatazkaren konponbidean urratsak ematen, espetxe sistemaren inguruko gogoetak egiten, zigor sistemaren berdefinizio bat hauspotzen, (in)justizia patriarkalaren aurrean justizia feminista eraikitzen; eta batez ere, minak zein zauriak sendatzen, erreparatzen, aitortzen. Ez eduki zalantzarik, guk sinisten dizuegu.

 

Elkartasun feministak ez du mugarik! Euskal Herritik Suitzara besarkadarik beroena Nekanerentzat! Animo, zurekin gaude!

 

Nekane aske! #FreeNekane

Euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak etxera!

 

 

Irakurketa osoa jeisteko beherago. 

 

 

Nekaneri egindako elkarrizketak: 

Suitzan eingdako elkarrizketa (gazteleraz)

Hala Bedik egindako elkarrizketa

Resumen Latinoamericano aldizkariko berria

 

 

 

 

 

ETIKETAK

Presoak

Elkarbanatu!