Salda badago!skal Herriko V. Jardunaldi Feministak

Durangon dira topaketak, azaroaren 1etik 3ra, ‘Salda badago’ goiburupean. 

Argazkia: Berria

 

Salda badago

Su motelean luze irakin dugun iraultza gara, salda gara. Hamaika osagai eta mila zaporekoa. Ez dago errezeta bakarra. Orotarikoak gara, anitzak, zahar bezain berriak, handik eta hemendik datozenak, doazenak; eta badakigu nahasita sendotu egiten garela. Ezagunak eta ezezagunak, guztiak ondo etorriak, kikaraz kikara lapikoak gainezka egin arte. Bertan daude belaunaldiz belaunaldi partekatutako beroa, iraultza, borroka. Garai bakoitzak bere beharrak, bere lehentasunak, bere gatza eta bere piperra. Izan ere, sukalde-lanean aspaldi ari gara tokatu zaigun honetarako ere. Mugimendua gara, antolatuta gaude, saldan bagaude. Badakigu zer den amorruz irakitea, eta baita salda beroz elkar-osatzea ere. Badakigu albokoa gozatzen baina baita erasotzailea erretzen ere. Matxismoa, faxismoa, arrazakeria, kapitalismoa, lesbofobia, transfobia… hil eta gero, salda bero! Lehengaiak baditugulako, salda badago. Mugimendua garelako, bizitza bizigarri egitera gatozelako, iraultzan garelako, indarkeriei eta zapalkuntzei planto egin diegulako. Feminismoan gara eta mugimendu feministan gaude, eta bai, badago zer edan. Bor-borka ari da aspaldian, eta gainezka egingo du azaroan. Beraz, ekarri zurea eta egin topa, denontzako salda badago-eta.

 

5 ardatzen inguruan izango dira hausnarketak:

1. MUGIMENDU FEMINISTAREN ERRAIEI BEGIRA

2. GURE BIZITZAK ERDIGUNERATZEKO AGENDA PARTEKATUA.

3. INDARKERIARIK GABEKO BIZITZAK ERAIKITZEN

4. GORPUTZAK, BURUJABETZAK ETA DEKOLONIALITATEA

5. SEXUALITATEAK

 

Txosten osoa hemen

ETIKETAK

Elkarbanatu!