Emakumea, espetxea eta sostengu lanak.

Poltsa bete kontu: emakumea, espetxea eta sostengu lanak.

Sare Herritarraren bideo piluletako lehena. 

Mugimendu feministan, bakegintzan eta euskal presoen inguruan lanean ari diren hogei bat emakume bildu zituen Sarek aurreko astean, emakume izateagatik euskal presoek eta haien inguru hurbilekoek jasaten duten zapalkuntza bikoitzaz hausnartzeko eta gaia lantzen ari den taldearen hurrengo pausuak ezagutarazteko. 

BI gai izan ziren ardatz: batetik, emakume presoen egoeraz eta bizi baldintzez eta, bestetik, presoak zaintzeko lanean genero rolen banaketak duen garrantziaz.

Eztabaida eta hausnarketarako bidea irekitzeko abian jarri dute Poltsa bete kontu izeneko egitasmoa. Apirilean aurkeztu zuten dokumentalaren trailerra. Euskal presoen zaintza lanetan aritu diren lau emakumeren esperientziak jasotzen ditu. Presoen sostengu lanak emakumeengan ezartzen duen kargaren gaineko hausnarketa eta orain arte ikusezina izan den lan honen ikusgarritasunaren aldeko lana da. Atzo eman zuten argitara lehenengo testigantza.

Irudia: Sare Herritarra

ETIKETAK

Elkarbanatu!