Leyla Güven eta beste ehundaka kurdu gose greban

130 egunetik gora daramatzate gose greban Oçalan presoa isolamendutik ateratzeko aldarrikatzko. 

Leyla Guvenek 2018ko azaroaren 8an hasi zen gose greban. 55 urte ditu. Erdoganen alderdiak Afrinen egin zituen operazioak salatzeagatik espetxeratu zuten "erakunde terrorista gidatu eta babestea" egotzita. 31 urteko espetxe zigorra jarri zioten. Urtebetez espetxean izan ostean, gose grebaren 79. egunean askatu egin zuten. Ehunka lagunek bat egin zuten bere protestarekin, gose greba mugagabeak abiatuz.

7 izan dira jada gose greba honen ondorioz hildako kideak eta atzo bertan Amnesty Internationalen ixiltasuna salatu dute. 

Bilgune Feministako kideok gure babes eta elkartasun osoa bidali nahi diegu bertako kideei eta Euskal Herrian deitzen diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. 

Elkartasuna Kurdistanekin! 

 

 

 

Argazkia: Argia

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA