Euskal Herriko Mugimendu feministak prentsaurrekoa eman du Bilbon

Martxoak 8ko grebara dei eginez azaldu dire mugimendu feministako kideak. Emakume, bollera eta transak martxoaren 8an 24 orduko greba egingo dugula adierazi dute. 

Mobilizazio nagusiak 12etan eta 19etan izango dira. Hiriburuetako deialdiak hemen: 

 

Donostian, goizeko 12.00etan Boulevardean eta arratsaldeko 19.00etan Antiguoko
tuneletik manifestazioa.
Iruñean, 12.00etan Gaztelu plazan eta 19.00etan Golem zinemetatik manifestazioa.
Gasteizen, 12.00etan Plaza Berrian eta 19.00etan Iparralde Zentro Zibikotik
manifestazioa.
Baionan, 12.00etan merkatu plazan eta 19.00etan Errepublika plazatik
manifestazioa.
Bilbon, goizeko 12.30etan Jesusen Bihotzean eta 19.00etan Jesusen Bihotzetik ere
manifestazioa.

 

Prentsaurreko rakurketa osoa hemen. 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA