Gasteizko Legebiltzarrak ezezkoa eman dio Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 51.000 sinaduren babesarekin aurkeztutako Herri Ekimen Legegileari, EAJ, PSE-EE eta PPren kontrako botoekin.
Gasteizko Legebiltzarrean, Herri Ekimen Legegileari ezezkoa eman ostean eta eztabaidarako tarterik utzi ostean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak agerraldi bat egin du non aurreko hau salatuz gain, datorren asteazkenean, otsailaren 13an, mobilizaziora deitu duen.
Giza kate bat osatzeko deitu dute. Bilboko PP,PSE-EE eta EAJren egoitzak lotuko dituen giza kate bat osatzera hain zuzen ere.
Deialdia Bilboko Gran Via 87 zenbakian izango da, PPren egoitzan, 10:15ean.
Nafarroako Gobernuak emakume edota feminista mugimenduko elkarteei eta Nafarroako eskualde ezberdinetako tokiko berdintasun kontseiluei zuzendutako programa abiarazi du.
Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira ikastaro berriak, eta izen-ematea urtarrilaren 7tik irekita.