Jaizkibel konpainiako kideek ez dituzte Euskal Jaularitzak Mozal Legearen baitan ezarritako isunak ordainduko.

Jaizkibel alarde parekidearen aldeko konpainiak Eusko Jaularitzaren Segurtasun sailak Mozal Legea erabiliz jarritako isunak ez dituela ordainduko adierazi du aurreko ostiral arratsadean. 

 

Jaizkibeleko bi kide izan dira Mozal Legearen izenpean isuna jaso dutean. Hedabideen aurrera irten ziren ostiralean Oihana Etxebarrieta Jaizkibel konpainiako kapitaina eta Izaskun Larruskain kapitain ohia; eurak izan dira gainera, isuna jaso duten bi kideak, 200 eurokoa bakoitzak. 

Isunean iazko irailaren 8an, Alardearen egunean, desfilea martxan zegoela lagun batzuek Jaizkibelen desfilearekin bat egin zutela adierazi diete, konpainiaren uniformea jantzi gabe eta horrek “egoera horrek publikoaren txistuak eta oihuak areagotu” zituela argudiatu zuen Jaurlaritzako Segurtasun sailak. 

"Sinestezina egiten zaigu guri leporatzea aurretik beste batzuek plastiko beltzen atzean ezkutaturik martxan jartzen duten erasoa. Horiek dira erantzule. Ez Jaizkibel konpainia", adierazi du Larruskainek.

Ostiraleko prentsaurrekoan  "Bi isun hauekin Jaurlaritzak gizon eta emakumeon parekidetasunaren aldeko borroka zigortu nahi izan du", adierazi dute, eta hortaz, ez dituztela ordainduko. 

Beste hiru lagunek ere jaso dituzte isunak, Jaizkibeli babesa adierazten saiatzen ari zirenean izandako istiluengatik. Horren harira, prentsaurrekoan esker ona adierazi diete emakumeek gizonen pare desfilatzen duten konpainiari babesa emateagatik "eta bereziki Kale Nagusiko egoera gogorrari aurre egiteagatik".

 

 

Argazkia: JUAN CARLOS RUIZ,  Berria

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA