Kohesio sozialaren bidean Herri Ekimen Legegileari bai

Orain hilabete batzuk, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta ordezkatzen dugun eragile sozio-sindikalek Herri Ekimen Legegilea martxan jarri genuen. Ekimen horren helburua da egun indarrean dagoen babes sozialaren estaldura zabaltzea, handitzea. Konkretuki bi lege aldatu nahi ditugu: Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (hemendik aurrera DSBE) 18/2008 eta Etxebizitzaren Legea 3/2005.

HELan agertzen diren horietako aldaketa batzuk:

  • Egungo legediak eskubidea eskuratzerako hogeita hiru urteko baldintza ezartzen du; gure proposamenak hemezortzi urte ezartzen ditu;
  • Egungo legediak, eskubidea eskuratu ahal izateko, hiru urte erroldatua egotea ezartzen du; gure proposamenak urte betera mugatzen du.
  • Etxebizitzaren Legearen inguruan, etxebizitza eskuratzeko eskubidea kopuru ekonomiko batekin ordezkatua ez izatea eskatzen dugu. Alegia, bai ala bai, etxebizitza eskubidea bermatzea eskatzen dugu.

 

Ondorioz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Lege Biltzarrari eskatzen dio 51,000 pertsonek sinaturiko ekimenak eztabaida demokratikoa izan dezan bermatzea eta proposaturiko aldaketei argi berdea ematea, bertan proposaturikoak asko hobetuko bailuke, jende andanaren bizitza. 

 

Eskubide sozialen kartak plazaratutako komunikatu osoa behean jaisteko. 

 

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA