Emakume presoekin elkartasuna!

Durangoko azokan emakume presoei idazteko aukera izango duzue Bilguneko stand-ean. Hurbidu zaitezte eta idatzi iezaiezu! 

Gure sorreratik lan ildo nagusietako bat izan da gatazka politiko armatuaren konponbidean emakumeen parte hartzea sustatzeko espazioak eta moduak proposatu eta exijitzea, eta ikuspegi feminista batetik eragitea.

 Emakume presoek bizi dituzten zapalkuntza anitzak salatzeko eta espetxeen izaera patriarkala jo puntuan jartzeko behar larria dago. Espetxeak jendartearen ispilu dira baina zapalkuntzak are larriagoak dira espetxean.

 

Kartzelaren barneko errealitatea ez da berdina izaten guztientzat. Zapalketa-sistema ezberdinetan presoak duen kokagunearen araberakoa da zigorra. Euskal preso emakumezkoen kasuan begi-bistakoa izaten da zigorraren areagotzea: zigor bakarra izan beharrean, hirukoitza eta kasu laukoitza dutelako (sistemari aurre egiten dion militante politiko eta emakume gisa, ama gisa edota bollera izanagatik) azken finean emakume hauek, zigor penalaz gain, zigor soziala ere pairatzen dutelako, eta oro har zigor sistemaren inguruko gogoeta feminista bultzatu nahi dugu.

 

Honegatik, preso dauden emakumeei gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu, eta gure eta haien arteko sareak indartu nahi ditugu; beraz idatz iezaiezu! Beherako jeisteko dituzue emakume presoen helbideak. Lagundu sare horiek indartzen eta gure elkartasun feminista hedatzen.

 

Libre ezin, aske garelako!

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!