Elkartasuna Huelvako sasoiko emakume langileekin

Epaileak artxibatu egin du abusu sexualak salatu dituzten Marokoko emakume langileen kasua

 

Maiatzean Huelvan marrubi plantazioetako langile ziren emakumeek beraien arduradunen aldetik eraso sexualak jazartzen zituztela salatu zuten, eraso sexual larriak tarte. 

Hainbat hedabidek argitaratu dutenen arabera, auzitegiak emakume langileek enpresaren kontra jarritako salaketa eta horren inguruko ikerketa artxibatu ditu.

Euskal Herrian, Iruñean eta Donostian elkarretaratzeak egingo dira hau salatzeko eta emakumeen arteko elkartasuna adierazteko. 

Aldi berean, Euskal Herriko Emakume Mundu Martxak ohar bat plazaratu du "kolektibo antiarrazista, feminista, emakume migrante eta sindikatuen aldarrikapenekin" bat egiten dutela esanez eta "kaleak hartu eta sistema patriarkar, arrazista, kapitalista eta klasista honek emakumeon gorputzetan nola eragiten duen salatzeko". 

Bilgune Feministatik honekin bat egiten dugu eta elkarretaratzeetan parte hartzera gonbitea luzatu. 

Erasorik ez, erantzunik gabe! 

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA