Bilboko NH hoteletako langileak borrokan

Ohar hau bidali dute ELA sindikatuko langileek:

Gure Bilbo moderno eta internazionalean, lan esklabutza errealitate bat da. Galdetu diezaietela azaroaren 2tik, alegia, MTV music week-eko asteburutik, NH eta Barceló hoteletan greba mugagabean dauden langileei.


Euskal erakundeek diru-kutxa publikoetatik esku pribatuetara doazen 1,5 milioi euro gastatzen dituzte: Barceló kateak 380 euroko logelak eskaini zituen aurreko asteburuan, alegia, MTV sarien banaketako asteburuan; bitartean, hoteletako langileek 2,5 euro orduko kobratzen dute logela bat garbitzeagatik. Are gehiago, zenbait kasutan, 1,26 euro baino ez dute kobratu logelako. Ez da gauza bakarra: iruzurrean oinarritutako kontratuak, lanaldi mugagabeak, ratio onartezinak (denbora oso laburrean logela ugari garbitu behar izatea) eta kasurik onenean eta aparteko ordainsaria barne, 800 eurora iristen diren soldatak.

Jatorriz Brasil, Bolivia, Kuba, Ghana, Kongo, Guinea Bissau, Nigeria, Nepal, Paraguay, Ukraina eta Dominikar Errepublikako langileak dira, besteak beste. Ez da kasualitatea esklabutza egoera hau: arrazakeria eta lan esklabutza estuki lotuta doaz; gatazka prekarizatua, feminizatua eta arrazializatua dugu hau.Borroka intersekzional garbia praktikan.

Langile hauek lan merkatu formalean lan prekario bat lortzeko atzetik dituzten bizitza eta borrokak ere aitortu nahi ditugu honekin, besteak beste.

MTVko sarien asteburuan hoteletako bezeroen artean belarrietarako tapoiak banatu zituzten
Barceló Nervión Hotelean grebalarien protesten zarata saihesteko, gazteleraz eta ingelesez
barkamena eskatzen zuen ohar batekin batera: Eragozpenak barkatzeko, We apologize for the inconvenience. Are gehiago, greba eskubidea urratuz, enpresa bat kontratatu dute grebalariek egin ohi dituzten lanak egiteko. Eta bide batez, tapoiak, protestak ez entzuteko.
Grebarako oinarrizko eskubidea kolokan jarri du greba honek. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren jarrera salatu nahi dugu ELAtik, Ertzaintzak langileon greba eskubidea defendatu ordez greba hau orden publikoko arazo gisa tratatu baitu. Era honetan korporazio handien interes pribatuen mesedetan jokatu dute botere publikoek langilen oinarrizko lan eskubide bat defendatu ordez. Ez dugu uste ere hau kasualitatea denik; greba honen kriminalizazioaren atzean interes pribatu jakin batzuen defentsa dago, noski; baita langile hauen zaurgarritasun egoera ere.

Babes kolektiborako defentsan tresnen beharra premiazkoa da; antolakuntzarik gabe eta herri
mugimendu eta herritarron babesik gabe oso zaila da horrelako errealitateen oihartzun eta
babesa jasotzea. Ez bakarrik gatazka sozializatzeko, baizik garaipenak lortzeko batez ere!
Sindikatutuik uste dugu sektore hauetako garaipenak garrantzitsuak direla lan eta bizitzaren
prekarietatea eta bazterkeria sozial egoeran dauden pertsona eta kolektiboentzat ere.
Guzti honegatik eta momentu honetan greba honen zailtasun eta oztopoak ikusita, zuengana
jotzen dugu babes eske, guztion eskubideak,eta batez ere, langile hauen oinarrizko eskubideak jokoan daudelako borroka honetan.

ETIKETAK

Elkarbanatu!