30 proiektutik gora Feministon Herrian

Urriaren 27an, Bilboko Areatzan burutuko da FEMINISTON HERRIA eguna! Egun handia Euskal Herriko mugimendu feministarentzat! Egitarau zabala prestatu dugu! ALTERNTAIBA FEMINISTEN AZOKA izango da goizean; Euskal Herrian martxan ditugun proiektu feministak, emakumeek aurrera ateratako proiektuak izango dira azokako protagonista; Euskal Herri feministara bidean, bizitzako hainbat arlotan eraldaketa lanetan ari direnak: komunikazioan, kirolean, sorkuntzan, elikadura burujabetzan, zaintza lanetan, hezkidetzan, hirigintzan, dekolonizazioan, zein formakuntzan, besteak beste. 30 proiektu baino gehiago ditugu zerrendan.

Bollopop, Etxalde, Klitto, Pikara Magazine, Emagin, Txakur Gorria, Histeria kolektiboa, Ahizpatasuna, Turtukiña, Neska Gazteak, REAS, Emakume Jubilanak, Mercado de las especias, Skolastika, Oihu-K, Koloretxe, Hiria kolektiboa, Zorutik, Safo eskola, Txika de la Cevada, Cooperatica Cuidados, Txirrindulariak, fara Bel, Mujeres tejiendo redes, Mujeres del mundo, Torontile eta Emakumeon Mundu Martxa! Eta badakigu gehiago direla Euskal herria feminismotik eraikitzen ari diren emakumeak!

Azokaz gain, goizeko 10:00etan hasita gosari feminista izango dugu, jarraian EMAKUMEON MUNDU MARTXA-ko kideekin solasaldia, eta ondoren mahaingurua: feministon bakea eraikitzen deitu duguna. Gogoratu aurten beren bizi proiektua Euskal Herrian zuten 6 emakume erail dituela indarkeria matxistak. Hori al da bakea? Galdera asko ditugu erantzuteko! Baina hausnartu soilik ez, emakumeon bazkaria egingo dugu Areatzan eta 17:30etan MANIFESTAZIOA, Arriagatik abiatuta: “Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzarantz” lemapean! Eta amaitzeko, iluntze aldera, kontzertuak: MICE, sustraians, Ni yuta ni tuya eta Gora Etorri.

Eta noski, ezin ahaztu Feministon Herria EMAKUMEON MUNDU MARTXAREN XI. NAZIOARTEKO TOPAKETA-ren aitzakian antolatu dugula. Urriaren 22tik 28ra bitartean 42 herrialdetako emakumeak izango ditugu gurean, bi urtean behingo Topaketa egiten: Brasil, Catalunya, Kuba, El Salvador, Filipinas, Galicia, Kenya, Kurdistan, Mali, Palestina, Sahara, Somalia edo Tanzaniatik etorriko dira mundu martxako delegatuak, besteak beste. Zerrenda askoz luzeagoa da, erantsita duzue pasa dizuegu oharrean.

Gogoratu Nazioarteko Topaketako bilerak itxiak izango direla, delegatuek parte hartuko dutenak, baina guk egitarau paralelo bat prestatu dugu, denoi irekita dagoena. Eta bereziki, nazioartetik datozenei egingo diegun HARRERA EKITALDIA azpimarratu nahi dugu! Urriaren 22an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan Bizkaia Aretoko Koldo Mitxelenan izango da, eta noski, euskal herriko mugimendu feminista guztia bertan izatea nahi genuke. 17:15etan Areatzan elkartuko gara eta Martxan etorriko gara denok Bizkaia Aretora, bertan, 18:00etan ekitaldiari hasiera emateko!

Bestetik, esan, aste osoan zehar izango direla mahainguruak, kontzertuak, ibilaldi historiko feminista bilboko itsasadarrean zehar, Arratiako eskualdera txangoa, eta beste hainbat ekintza, eta gonbidatuta zaudetela parte hartzera!

Gogotsu eta pozik gaude nazioarteko emakumeei harrera egin eta Euskal Herrian egiten ari garen lana erakusteko, hemen ere martxan jarraitzen dugulako, eta hala jarraituko dugulako denok aske izan arte!

Irakurri elebidun

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA