Ahobizi, Euskal Herriko burujabetza feministarantz

Euskal Herriko Bilgune Feministak ere eman dio atxikimendua Euskaraldia dinamikari.

Amesten dugun eta jada marrazten, dantzatzen, borrokatzen eta gozatzen ari garen Euskal Herri feminista hori euskaraz amestu eta eraikitzen ari garelako egiten dugu bat Euskaraldiarekin.

Euskaraz, halaxe egitea hautatu genuen orain hamasei urte eta halaxe jarraitzen dugu. Batzuk belarri prest izaten jaio ginen eta orain denak gara ahobizi: Feminismoa eta euskara, biak ahoan, belarriprest gehiagoren esperoan.

 

Feminismoak egiten gaitu herri,

Euskarak egiten gaitu Euskal Herri!!!

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA