Ez daukagu ezer ospatzeko

Urtero bezala, aurten ere desobedituko ditugu jai egun arrotz, inposatu eta kolonialistak. Guk, urriaren 12an lan!

Horrez gain, gure elkartasun eta maitasun osoa helarazi nahi dizkiegu Abya Yalako kide eta lagunei, 1492ko egun lazgarri horren ostetik pairatu behar izan dituzten sarraski eta erasoaldi guztiengatik.

Orain bostehun urte pasata Espainiatik abiatu zen itsasontzi horretatik hasitako bortizkeriak ez duenez etenik izan, gaur egun ere transnazional, agintari eta gobernuburuen eskutik ematen diren kide indigenen jazarpen eta bortizkeria salatzearen beharrean gaude.

 

Elkartasun feminista,

elkartasun antikolonialista,

elkartasun internazionalista!

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA