Berriz hartu dituzte kaleak pentsionistek

Milaka lagun bildu ginen atzo kalean, pentsio sistema kapitalista eta patriarkal honi ezetz esateko.

Beherago irakur dezakezu Euskal Herriko Eskubideen Kartatik idatzitako irakurketa:

Urriak 1: pertsona nagusien eguna, kalera!


Pentsio publikoen sistema bermatzea, langile guztion ardura delako eta oinarrizkoa delako aberastasuna ekitatiboki banatzeko eta euskal jendarte justu eta solidarioa osatzeko.

Guztiz sinetsita gaude, helburu honetan lortzen ditugun helburuak, gure borrokarako ahalmenaren bestekoak izango direla, arrazoi horregatik, euskal jendarteari, kalera ateratzeko deia egiten diogu, mobilizaziorako deia egiten diegu.

Gure konpromezua pentsio duinak izatea izan da, eta izaten jarraitzen du, eta Euskal Herriko
pentsiodunen mugimenduaren aldarrikapenekin bat eginez, gizarte eta osasun zerbitzu publiko eta unibertsalak izatea.

Aberastasunaren banaketa ekitatiboa, aldarrikapen guzti hauen erdigunean dago, KPIaren araberako pentsioen rebalorizazioa, gutxienez 1080 euroko pentsioak, 2011 eta 2013ko pentsioen erreformaren derogazioa, 1200 euroko Gutxieneko Soldata Interprofesionala, soldaten eros-ahalmena berreskuratzea eta prekarietartea areagotu duten lan erreformen derogazioa, soldata arrakalarekin bukatzea, bai emakume eta gizonen pentsioen artekoan ere, lanaren banaketa eta gizarte eta osasun zerbitzu publiko unibertsala sortzea.

Euskal erakundeei, haien esku dagoen guztia egin dezatela exijitzen diegu Euskal Herrian pertsona pentsiodunen eskubideak bermatuak egon daitezen.eta pobreziarekin eta desberdintasunekin bukatzeko, asteleheneko mobilizazioan mahai gaineratzen diren neurri eraginkorrak har ditzatela aurrekontu eta fiskalitate politiken bitartez.

 

Klikatu hemen Pentsionistak martxan-etik idatzitako eskaerak

ETIKETAK

Elkarbanatu!