6ra heldu dira aurten eraildako emakumeak* Euskal Herrian

Aski da!

Maguette Mbeugou gaztea erail zuen atzo bere bikotekideak. Gizonak tratu txarrengatik salaketa bat zeukala gertatu zen erasoa. Oraingoan, berriz ere, babesgabetasuna handitzen duten faktoreekin egin dugu topo: klase zapalkuntza, arrazakeria eta sexismoa.

Izan ere, emakume* askorentzat baliabide ekonomiko eskasak edukitzea euren erasotzailearekin bizitzera kondenatzen dituen zigor extra bihurtzen da. Horri, pertsona arrazializatua izatea gehitzen badiogu eta emakumea* gainera, babesgabetasuna esponentzialki igotzen da.

Ez gara ari, beraz, kasu isolatuez. Sistemaren muinean erreprodizitzen diren erasoak dira hauek: Kultura aparatuan, komunikabideetan, lan merkatuan, familian, hezkuntza sisteman...

Bistakoa da, horrez gain, indarkeriaren aurkako neurriek dituzten gabeziak eta gu ere Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako irakurketa eta deialdietara batzen gara. Bereziki, agente sozial, politiko eta instituzionalei egiten zaien deia azpimarratu nahiko genuke, guztien ardura eskatuaz batera.

Bilgune Feministatik, bestalde, Autodefentsa Feministaren aldeko aldarriarekin jarraituko dugu irmo!

GORA BORROKA FEMINISTA!!!

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA