Egun osoko greba feminista martxoaren 8an

Udazkenaren atarian burutu zen igaro den larunbatean Gasteizen egin zen Asanbladan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak erabaki zuen 2019ko martxoaren 8an greba feministara goazela!

 

Aurten 24 orduko greba izango dela erabaki eta zabaldu da. Baina, informazio gehiagorako, hurrengo asteetan herrialdeetan, herrietan, hirietan, auzoetan eta tokian tokiko asanbladetan elkarri xuxurlatuko diogu hurrengo pausuak zeintzuk izango diren.


Hurrengo asanblada handiko data ere adostu ahal izan dugu: Azaroaren 17an, Donostian, 10:00etan eta bertan Grebaren helburu eta eduki orokorrak adostuko ditugu.

ETIKETAK

Elkarbanatu!