Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatuta izango dugu egitarau oparoa Iruñean asteburuan.
“Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzarantz” lemapean egingo dira formazio jardunaldi feministak. Irailaren 28an, ostiral arratsaldean hasi eta larunbat arratsaldera arte. "Jardunldi hauen bidez EMM plataforma bezala ditugun praktiken inguruko eztabaidan sakondu nahi dugu. Horretarako, kapitalismoari, kolonialismoari, kapazitismoari zein heteropatriarkatuari aurre egiteko gurean zein beste lurraldeetan feminismotik eraikitzen ari diren erresistentzia prozesuak eta alternatibak ezagutu eta hauen inguruan hausnartuko dugu." Azaltzen dute.
Informazioa gehiagorako kontsultatu EMM-ko webgunea:
Ostiral/larunbat goizeko egitaraua eta izen ematea
Larunbat arratsaldeko egitaraua eta izen ematea Maravillas gaztetxean
Martxan jarraituko dugu, denok libre izan arte!
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30