Elkartasun feminista Argentinarekin

Ezezkoa eman dio Argentinako Senatuak abortu librearen aldeko proposamenari.

Iturria: Berria

Legez, bi kasutan soilik abortatu daiteke Argentinan: emakumea bortxatua izan denean eta amaren bizitza arriskuan dagoenean. Ordea, ezkutuko abortuak ohikoak dira, eta maiz horiek emakumearen heriotza eragiten dute. Adolfo Rubinstein Osasun ministroaren arabera, urtero 350.000 emakumek jotzen dute urtero ezkutuan abortatzera. Ordea, gobernuz kanpoko erakundeen esanetan, 500.000koa izan daiteke kopuru hori. Hala ere, Kongresuak ekainean onartutako legeak eztabaida eragin du Argentinako gizartean.

Senatuan islatu da gizarteko eztabaida. Legeari buruzko saioa hamazazpi orduz luzatu da, eta bozketa bera ere estua izan da oso: abortuaren aldeko 31 bozka eta kontrako 38. Alde bozkau dutenetako bat izan da Cristina Fernandez de Kirchner presidente ohia. Estatuburu zela abortuaren aurka egin zuen Kirchnerrek, baina bozketan alde egin du argudiatuta abortua legezko izan edo ez milaka emakumek joko dutela irtenbide horretara: "Gizartean dagoen arazoa da hau. Legea ez da gaur aterako, baina bai hurrengo urtean edo datorrenean".

Senatuko behin-behineko presidente Federico Pinedo da abortuaren aurkako mugimenduaren ordezkari nagusietako bat, haren esanetan elegak "aginbehar" bilakatu asmo zuan "dleitu" zena. "Ez gara bizitza bakar batez ari bitaz baizik. Emakumeen interesak defendatu behar ditugu, baina baita haurrak jaiotzeko duen eskubidea ere".

Protestak

Senatuaren barruan eztabaida gori-gori zegoen bitartean, kanapoan bi kolorek bete dituzte kaleak: abortuaren aldekoen zapi berdeek eta aurkakoen urdinek. Urduritasuna izan da han nagusi eta eztabaidak aurrera egin ahala baita atsekabea eta haserrea ere. "Izan dadila lege!" oihuak izan dira nagusi, bozketa amaitu eta Poliziak manifestariak sakabanatu dituen arte.

Eraikinaren kanpoaldean bildutako gehienak beren kabuz joan dira ingurutik, baina izan dira istiluak ere hainbat lagun Senatuan sartzen ahalegindu direnean. Segurtasun indarrek negar gasa jaurti diete.

Kongresuak onartutako legeak aurreikusten zuen emakumeak berak erabaki zezakeela haurdunaldia etetea lehen 14 asteetan, eta baita hortik aurrera ere amarentzat edo umekiarentzat  arriskurik bazen, edota haurdunaldia bortxaketa baten ondorio zen kasuetan.

 


 

Borrokan jarraituko dugu! Zuekin gaude, konpañerak!

Gora borroka feminista!!!

 

ETIKETAK

Elkarbanatu!