Iruñean argi dugu: "Ardura kolektibo eta politikoak behar dira"

Argazkia: Martxelo Diaz - Naiz

Gaur goizean eman dute prentsaurrekoa Iruñeko Mugimendu Feministako taldeetako kideek:

Prentsaurreko honetan mugimendu feministako Bilgune Feminista, Emakume Internazionalistak, FARRUKAS, Indarkeria Sexistaren Kontrako EmakumeonPlataforma eta Andrea-Lunes lila.Herri mugimenduko Gora Iruñea! eta Iruñeko Peñen Federazioako kideok gaude.


Gaurkoan hemen bildu garen mugimendu feministako eta herri mugimenduko eragileok ondorengoa adierazi nahiko genuke:

Urte luzez ari dira mugimedu feminista eta herri mugimenduak eraso sexistarik gabeko eta guztiontzako jai parekideen alde lanean, bakoitza bere eremutik eta ditugun berezitasunak errespetatuz.

Hainbat sektore eta batez ere komunikabide batzuek nahita egindako irakurketaz gain, eraso sexisten aurkako borroka ez zen 2016ko uztailaren 7an hasi, etagau hartakoa, zotitxarrez, ez zen eta ez da izango ere biziko dugun eraso bakarra. Salaketa horren ondorengo prozesu judizial, erabaki judizial, sententzia etaazken gertakariek sortutako ezinegon eta amorrua ulertzen dugu, baina honekezin du gure borroka instrumentalizatzeko edo emakumeon kontrako indarkeriaren edonolako analisiak egiteko aitzakia izan.

Indarkeria matxistari aurre egiteko prebentzioa, heziketa eta beste giza-harreman batzuk eraikitzea beharrezkoa da. Hala ere, egungo marko juridikoarenbarnean eta gure helburua beste eredu ez punitiboetara transitatzea delarik, estatuak erasotzaileak ez babesteko, erasoak bere izenez deitzeko eta erasotutako emakumea zein beste guztiok babesteko exijitzen dugu.

Hemen gauden eragileok jai giroko eraso sexisten kontrako borrokan hamarkadak daramatzagu lanean. Guk ez dugu titularretan oinarritutako lanik egiten eta urtetik urtera Iruñeko herritarrek emandako erantzuna ez da kasualitatea izan.
Mugimendu feminista eta herri mugimenduak komunean egindako lanaren fruitua da, 2014tik aurrera instituzioek ere babestutakoa.

Urtetik urtera sanferminak emakumeondako ahalik eta espazio seguruenak eta eraso sexistarik gabekoak izan daitezen gogor lan egiten dugu, kanpaina ezberdinak martxaz jarriz, protokoloak berrituz, gure artean bildu eta erabakiak hartuz, baina batez ere, eta guretzat hau da garrantzitsuena, gure artean konpartituz, kontrastatuz, akordioetara iritsiz eta gure erabakiak era kolektiboan hartuz.

Sanferminak, nazioarteko dimentsioa duten jaiak izateaz gain, iruindar guztion jaiak dira, hiri honetan bizi eta gure bizi proiektuak ditugunonak, eta hórrela izaten jarraitu behar duela uste dugu.

Azken asteontan eta sare sozialetan batez ere, zalantzazko jatorria duten hainbat iniziatiben berri izan dugu, asko anonimoak direnak eta beste asko emakumeak ahalduntzeko ustezko helburuarekin eraso sexisten kontrako borrokannazioarteko eredua den gure hirira erasotzen dutenak. Iniziatiba hauetako asko gure hirikoa ez diren eragile eta kanpoko agenteek sustatu dituzte inolako eztabaida, konsenso, kontraste eta helburu finkorik gabe. Deialdi guzti hauek, hemengoek egiten dugun lana gutxietsi eta negatiboki eragiten diete askoren artean hartutako erabaki eta bertako dinamikei, haien helburua hau ez den arren.

Honi, egiten diren dinamikak ikusirik gure hiriarekiko eta festen idiosinkrasiarekiko ezjakintasuna gehitu behar zaie, eta gainera eraso sexisten borrokan kalterakoak izan daitezkela uste dugu. Beraz, Iruñeko hainbat eta hainbat kolektiboren lana kaltetu eta baldintzatzen duen kanpo esku-sartzea dela deritzogu.

Guzti honengatik, ardura kolektibo eta politikoa eskatu nahi dugu. Iniziatibak ongi etorriak izaten dira, beti ere behar bezalako komunikazio bideak erabiliz, Iruñeko mugimenduekin kontrastatuz eta gure egoera espezifikora egokituz.

Gure deialdiak zehaztasun handiz egindakoak dira, kanpaina orohar batzuen barnean daude eta epe luzerako helburuak dituzte.Beraz, ardura kolektiborako deia egin nahi dugu. Erasorik gabeko jai edota erasoak jasandako emakumeon inolako laguntzarik ematen ez dioten egoeraren
araberoko dinamika oportunista asko dago. 2016tik errepikatzeaz nekatu ez garenez, kasu bakarrean zentratzeak gainontzekoak ikusezin bihurtzen ditu, garrantzia kenduz eta batez ere errealitatearekin zerikusrik ez duten elementuei garrantzia emanez.

Eraso guztiak dira garrantzitsuak, erasotuak izan diren emakume guztiok gurebabesa behar dute eta erasoek, intentsitate altu edo baxukoak izanda ere, inoizez dute justifikaziorik.

Bukatzeko, eraso sexistarik gabeko jaiak lortzeko lanean jarraituko dugula esan nahi dugu, Autodefentsa Feministara eta indarkeria sexistaren aurka gure artean antolatu eta artikulatzera dei egiten dugu.
Hemendik, jaiak hasteko 3 egun falta direnean, mugimendu feminista eta herri mugimenduak emakume* guztiei jaiak goza ditzaten dei egiten die. Hauek gure jaiak dira, arauak guk jartzen ditugu eta gure espazioa exijitu behar dugu, plazak hartuz, barre eginez, dantzatuz, antolaketan parte hartuz, kaleak eta eszenatokiak hartuz. Azken finean, guk nahi dugun moduan jaiak gozatuz.

ETIKETAK

Elkarbanatu!