Betiko bigotudak

Irungo alarde parekideak hogei urte betetzen dituen honetan, horrela zuzentzen zaizkigu Betiko bigotudak taldeko lagunak:

20 urte betetzen dira aurten lehen alarde parekidea osatu genuenetik, bi hamarkadetan asko aurreratu dugu baina ortzi-mugan dugu oraindik alarde parekide eta bakarra. Helburu horri eutsiz zenbait emakume aitzindarik abiatu zuten borroka, ukapenaren aurrean determinazioz. Lehenengo emakume horien ausardia txalotu eta euren lanari errekonozimendua egiteko asmoz eta bokazioaz gatoz plaza honetara, debekatu zaigun alardearen plaza okupatu eta alarde parekide eta bakarra aldarrikatzera.

Neskak maite ditugu bai! Etxean, kalean, lantegian, eskolan, jaietan eta baita alardean ere, nola ez! Emakumeen eskubideak non-nahi eta noiznahi aldarrikatzera gatoz, eta jaiak ez daude diskriminaziotik salbu.

Martxoaren 8an emakume alarde batek bete zituen Irungo kaleak, milaka izan zineten berdintasunaren alde atera zineten neskato eta emakumeak. Poztekoa izan zen. Baina berdintasuna egunero eraikitzen da, baita ekainaren 30ean ere. Hausnartu eta benetan feministak zaretela uste baduzue, gurekin behar zaituztegu!

Hori dela eta, aurtengo alardeari begira feminista guztioi bi eskaera luzatu nahi dizkizuegu:

*Ekainaren 30ean Irunera zatozten pertsona guztiei, nahi duzuten gisako bibote batekin gure borroka babestera gonbidatzen zaituztegu!!!

Biboteak armairutik ateratzeko garai da!!

*Bestalde, sare sozialetan zuen sustegua emateko eta difusioan laguntzeko eskaera egiten dizuegu, batik bat ekainaren 30ean bertan, izugarrizko kaka eman beharra dugu!! Sareak sutan jarri arte!

#betikobigutoduak

#maiteditutneskak

#alardeanerebai

#alardeadeigualdad

 

facebook: Betiko Bigotudak https://www.facebook.com/betiko.bigotudak.3

instagram: betikobigotudak https://www.instagram.com/betikobigotudak/?hl=es

twitter: @BETIKObigotudak https://twitter.com/BETIKObigotudak

 

Gora borroka feminista!!

Gora biboteak!!!

ZABALDU MEZUA!!!

BETIKO bigotudak

ETIKETAK

Elkarbanatu!

AGENDA